Sherlock Holmesen Oroitzapenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sherlock Holmesen Oroitzapenak
Memoirs of sherlock holmes.jpg
Sherlock Holmesen Oroitzapenak liburuaren azala.
Datuak
Idazlea Arthur Conan Doyle
Argitaratze-data 1893 (1894an datatua)
Generoa Detektibe eleberria
Jatorrizko izenburua The Memoirs of Sherlock Holmes
Argitaletxea George Newnes Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua

Sherlock Holmesen Oroitzapenak, ingelesez The Memoirs of Sherlock Holmes, Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen Sherlock Holmes detektibeari buruzko kontakizun laburren bilduma bat da. 1893an argitaratu zen.

Berez, Doylek Sherlock Holmesen azken liburua izateko asmoz idatzi zuen, "Amaierako Arazoa" azken kontakizunean Sherlock Holmesen heriotza ematen baita. Baina garaiko Sherlock Holmesen zaletu eta irakurle askoren kexen ondorioz, Baskervilletarren zakurra (1901) eleberria idatzi eta Sherlock Holmesen Itzulera (1903-1904) kontakizun laburren bilduman detektibe ospetsua berpiztu eta kontakizun labur eta liburu gehiago idaztera bultzarazi zuten.

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Zilarrezko izarraren abentura"
  2. "Kartoizko kaxaren abentura" (kontakizun hau estatubatuar argitalpenetan Bere Azken Agurra bilduman argitaratua dago)
  3. "Aurpegi horiaren abentura"
  4. "Burtsa artekariaren abentura"
  5. ""Gloria Scotten" abentura"
  6. "Musgravetarren erritualaren abentura"
  7. "Reigateko lurjabeen abentura"
  8. "Kondordunaren abentura"
  9. "Barneko gaixoaren abentura"
  10. "Greziar itzultzailearen abentura"
  11. "Itsas itunaren abentura"
  12. "Amaierako Arazoa"