Shichirō Fukazawa
Itxura
Shichirō Fukazawa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fuefuki (en) , 1914ko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Japonia Japoniar Inperioa 1947) |
Heriotza | Saitama, 1987ko abuztuaren 18a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta gitarra-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Shichirō Fukazawa (Isawamachi, 1914ko urtarrilaren 29a - Shobu-Machi, 1987ko abuztuaren 18a) japoniar idazlea izan zen. Musikaria ere izan zen, eta Narayama-bushiko (1956, Narayamako balada) idazlanak eman zion ospea literaturaren alorrean. Liburu horrek mendiko lurralde batean jasotako kantu-saila du oinarrian; goseak eragindako bizibide izugarri gogorra jasotzen du bertan. Beste zenbait kontakizun eta eleberri eman zituen argitara: Kai probintziako sehaska kantak (1965) eta Tokioko printzeak (1969). Oso estilo berezia zuen, bere ezaugarri nagusia: doinu dotorea eta umore fina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.