Shobhaa De

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shobhaa De

Bizitza
JaiotzaMumbai1948ko urtarrilaren 7a (76 urte)
Herrialdea India
Hezkuntza
HeziketaSt. Xavier's College, Mumbai (en) Itzuli
Queen Mary School, Mumbai (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, Socialitea eta modeloa

shobhaade.blogspot.com
IMDB: nm0212544 Twitter: DeShobhaa Edit the value on Wikidata

Shobha Rajadhyaksha, ezagunagoa Shobhaa De izenez (Satara, India, 1948ko urtarrilaren 7a) indiar kazetaria, idazlea eta zutabegilea da.[1] Bere lanetan sexua eta gizartea deskribatzen dituelako da ezaguna, eta, horregatik, "Indiako Jackie Collins" deitzen zaio.[2][3][4][5]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modelo gisa izena eman ondoren, 1970ean hasi zen kazetaritzan ibilbidea egiten, eta hiru aldizkari sortu eta argitaratu zituen: Stardust, Society eta Celebrity.[6] Stardust aldizkaria, Magna Publishing Co. Ltd.-k argitaratua, Mumbain du egoitza, Nari Hirak hasi zuen 1971n eta Shobhaa De argitaletxearen zuzendaritzapean egin zen ezaguna. 1980ko hamarkadan, The Times of India egunkariaren sekzioan lagundu zuen. Bere zutabeetan, bizitza soziala aztertzen zuen Mumbaiko ospetsuen bizimoduan. Gero idazle eta zutabegile independentea izan da hainbat egunkari eta aldizkaritarako.[7]

Hainbat literatur jaialditan parte hartu du, Melbourneko Idazleen Jaialdian barne. Bangaloreko Literatura Jaialdian parte hartu du lehen ediziotik eta Dehradun Literatura Jaialdiaren markako enbaxadorea da.

Shobhaa De, 39. Nazioarteko Kolkata Literatura Jaialdia 2015.02.06

Hautatutako bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014 - Small Betrayals
  • 2013 - Shobhaa: Never a Dull De
  • 2009 - Sandhya's Secret
  • 1999 - Speedpost
  • 1996 - Second Thoughts
  • 1992 - Sisters
  • 1989 - Starry Nights
  • 1989 - Socialite Evenings

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Shobhaa De, Penguin script new chapter. 2010.
  2. How I became India Ki Lady Kamasutra. .
  3. 'The Jackie Collins of India'. Los Angeles Times 1 de abril de 1992.
  4. Hooray for Bollywood. The Guardian 3 de mayo de 2007.
  5. Meet India's Jackie Collins, Shobhaa De. Australian Broadcasting Corporation 18 de febrero de 2013.
  6. Sai, Veejay. (10 de noviembre de 2010). «Veejay Sai Interviews Shobhaa De – India’s Sexiest Sexagenarian» stewardshipreport.com.
  7. -Pune Mirror. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]