Shoshana Zuboff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shoshana Zuboff

Bizitza
Jaiotza1951ko azaroaren 18a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNobleboro (Maine)
Familia
Ezkontidea(k)James Maxmin
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea Doktoretza : gizarte-psikologia
Chicagoko Unibertsitatea Artean graduatu
Tesi zuzendariaHerbert Kelman (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Harvard Business School  (1981 -
Berkman Klein Center for Internet & Society at Harvard University (en) Itzuli  (2014 -  2015)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

shoshanazuboff.com
Twitter: shoshanazuboff Edit the value on Wikidata

 Shoshana Zuboff (1951ko azaroaren 18a) estatubatuar idazlea da, Harvardeko irakaslea, gizarte-psikologoa, filosofoa eta eruditua.[1] Zuboff In the Age of the Smart Machine: The Future of Work and Power and The Support Economy: Why Companies Are Failing Individuals and the Next Episode of Capitalism liburuaren egilea da, James Maxminekin batera. The Age of Surveillance Capitalism: The Fight for a Human Future at the New Frontier of Power bere ikerketaren gai nagusiak biltzen ditu: Iraultza Digitala, kapitalismoaren bilakaera, indibidualtasun psikologikoaren agerpen historikoa eta giza-garapenerako baldintzak.[1]

Zuboffen lana kontzeptu original askoren iturri da, besteak beste: "kapitalismo zelataria", "instrumentu-boterea", "ikaskuntzaren zatiketa gizartean", "ekintza-ekonomiak", "portaera eraldatzeko bitartekoak", "informazioaren zibilizazioa", "ordenagailuz egindako lana", "automatizatu/informatu" dialektikoa, "lanaren abstrakzioa", "kontsumoaren indibidualizazioa" eta "goitiko kolpea".

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuboffek filosofian lizentziatua da Chicagoko Unibertsitatetik eta Harvardeko Unibertsitatean gizarte-psikologiako doktoretza lortu zuen.[2]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuboff Harvardeko Negozio Eskolan sartu zen 1981ean, eta Charles Edward Wilson Negozio Administrazioko irakasle eta Harvard Business Schooleko fakultatean prestatzen ari zen lehen emakumeetako bat izan zen. 2014. eta 2015. urteetan Fakultateko Bazkide izan zen Harvardeko Zuzenbide Fakultateko Internet eta Gizarterako Berkman Zentroan.[2]

Idatziak eta ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina adimendunaren aroan (In the Age of the Smart Machine)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuboffen 1988ko liburua, In the Age of the Smart Machine: The Future of Work and Power, lantokiko informazioaren teknologiaren azterketa da.[3][4]

Liburu honetan aurkeztutako kontzeptu nagusiak informazioaren lantokiko ezagutza, autoritatea eta boterearekin lotuta daude. Horien artean sartzen dira informazioaren teknologiaren dualtasuna, informazio- eta automatizatzaile-teknologia gisa; informazioaren teknologiarekin lotutako lanaren abstrakzioa eta horri dagozkion trebetasun intelektualaren eskaerak; ordenagailu bidezko lana; "informazioaren panoptikoa"; informazioaren teknologia, agintaritzaren eta gerentzia-aginte/kontrolaren erronka gisa; teknologiaren gizarte-eraikuntza; lanaren banaketatik ikaskuntzaren banaketaranzko aldaketa; eta informazio-lanaren berezko eredu kolaboratiboak, besteak beste.

Babesaren Ekonomia (The Support Economy)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Support Economy: Why Corporations Are Failing Individuals and the Next Episode of Capitalism (2002), James Maxminekin batera eginda, historia, soziologia, kudeaketa eta ekonomia bateratzen dituen diziplina anitzeko ikerketaren emaitza da. Argudiatzen du "kontsumoaren indibiduazioari" lotutako eskari-egitura berriak erakunde-akats orokorrak eragin zituela esparru guztietan, eta gero eta alde handiagoa zegoela gizabanakoen eta haien mende dauden merkataritza-erakundeen artean.

Zuboffek eta Maxminek argudiatu dute indibidualizatutako gizarte batean aberastasuna sortzeko gaitasun digital berriak baliatu beharko liratekeela "kapitalismo banatua" ahalbidetzeko. Horrek berekin ekarriko luke eskala-ekonomiak, aktiboen areagotzea, kontzentrazioa, kontrol zentrala eta “antolamendu-espazioetako” transakzio anonimoen gaineko lehen-mailako ikuspegia aldatzea, banakako beharrak eta nahiak asetzeko konfiguratutako eta banatutako produktu eta zerbitzuekin “banakako-espazioan” dauden harremanen babesera bideratzeko.[5]

Kapitalismo Zelataria (Surveillance Capitalism)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuboffen lanak merkatu-modu berri bat aztertzen du eta baita "kapitalismo zelataria" deitu zuen metaketa kapitalistaren berariazko logika. Lehen aldiz aurkeztu zuen bere kontzeptua Frankfurter Allgemeine Zeitung-en alemanez eta ingelesez argitaratutako "Aitorpen digital bat" (A Digital Declaration) saiakeran.[6] Jarraian, Journal of Information Technology-n 2015ean argituratutako artikulu akademikoak, "Big Other: Surveillance Capitalism and the Prospects of an Information Zibilization"[7], Informazio Sistemei buruzko Nazioarteko Konferentziako 2016 Saiakera Onenaren Saria jaso zuen.[8]

Kapitalismo zelataria eta horrek XXI. mendeko gizartean dituen ondorioak teorizatuago daude The Age of Surveillance Capitalism: The Fight for a Human Future at the New Frontier of Power liburuan. Honela laburbiltzen du: "Kapitalismo zelataria goitiko kolpea bezala deskribatzen da; ez Estatua xahutzea, baizik eta herriaren subiranotasuna xahutzea, eta indar nagusia mendebaldeko demokrazia liberalak mehatxatzen dituen deskontsolidazio demokratikorako bidean".[9]

"Kolpe epistemikoa" (i.e. enpresa teknologikoek jakintzaren jabetza gizartean erreklamatzeko emandako kolpea) honela laburtzen da: "Informazioaren zibilizazio batean, gizarteak ezagutza-kontuengatik definitzen dira: nola banatzen den, banaketa gobernatzen duen autoritatea eta autoritate hori babesten duen boterea. Nork daki? Nork erabakitzen du nork daki? Nork erabakitzen du erabakitzen duena nork daki? Kapitalista zelatariek galdera bakoitzaren erantzunak dituzte orain, nahiz eta inoiz ez ditugun gobernatzeko aukeratu. Horixe da kolpe epistemikoaren funtsa. Nork dakien erabakitzeko autoritatea eskatzen dute, gure informazio pertsonalaren gaineko jabetza-eskubideak baieztatuz, eta agintaritza hori babesten dute informazio-sistema eta -azpiegitura nagusiak kontrolatzeko ahalmenarekin".[10]

Zuboffen ikerketa kapitalismo zelatarian "kapitalismoaren mutazio basati" gisa lehen mailako esparru bihurtu da big data delakoa eta "zelatan oinarritutako ekonomia-ordena" bezala deskribatzen duen merkataritza-zelata esparrua ulertzeko. Berak argudiatzen duenez, pribatutasunak eta monopolioaren aurkako legeek ez dute babes egokia ematen kapitalismo zelatariaren aurrekaririk gabeko praktiketan. Zuboffek logika ekonomiko eta sozial gisa deskribatzen du kapitalismo zelataria. Haren liburuak "botere instrumentario" kontzeptua sortu zuen, botere totalitario tradizionalarekin alderatuta. Botere instrumentarioa banakako autonomia eta demokrazia mehatxatzen dituzten kapitalista zelatarien jardueren ondorioa da. Indar eragile gisa, kapital-metaketa identifikatzen du, merkatu-kapitalismora mugatu gabe.[9]

Gaur egungo gizarteari eragiten dioten gai asko, besteak beste, pribatutasunaren aurkako erasoa eta "pribatutasunaren paradoxa" deritzona, jokabideetan arreta jartzea, albiste faltsuak, nonahiko jarraipena, lege- eta arau-porrota, gobernantza algoritmikoa, gizarte-sareekiko mendekotasuna, giza eskubideen urraketa, ezegonkortasun demokratikoa, eta gehiago berrinterpretatu eta azaltzen dira kapitalismo zelatariaren ekonomia eta gizarte inperatiboen lenten bidez. Haren lana eragin handiko iturria da gizakia ardatz duen adimen artifizialeko komunitatearentzat.

Bestelako jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odyssey (Odisea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an, Zuboffek "Odyssey: School for the Second Half of Life" programa sortu zuen Harvard Business School-en. Adin ertaineko transformazio eta ikasketak berritzeari buruzko gaiak landu zituen programak. Bere hamabi urteko irakasketa eta ekintzailetzan, Odyssey mota horretako programa nagusia bilakatu zen munduan.[11][12]

Lan ez-akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan akademikoaz gain, Zuboffek bere ideiak merkataritza-enpresa eta enpresa publiko/pribatu askotara ekarri zituen bere diskurtso publikoaren bidez, eta proiektu giltzarrietan zuzenean parte hartu zuen, batez ere etxebizitza sozialean, osasun-arretan, hezkuntzan eta zaharren zaintzan.

Zuboff ere negozio-zutabegile bihurtu zen, The Support Economyren kontzeptu berriak garatuz eta zabalduta. 2003tik 2005era, Fast Company aldizkariako "Evolving" (Eboluzionatzen) izeneko hilabeteko zutabean argitaratu zituen bere ideiak Zuboffek.[13] 2007tik 2009ra, zutabegile nabarmena izan zen Business Week-en.[14]

2013tik 2016ra bitartean, Zuboff Frankfurter Allgemeine Zeitungen ohiko kolaboratzailea izan zen, eta kapitalismo zelatariari buruz sortzen ari zen lanetik ateratako saiakuntzak alemanez eta ingelesez argitaratu zituen.[15][16][17] 2019an, Zuboffek are gehiago kritikatu zituen teknologia digitalen eragin sozial, politiko eta ekonomikoak The Age of Surveillance Capitalism lanean.

2020ko irailaren 25ean, Facebook Ikuskatzeko Kontseilu Errealeko (Real Facebook Oversight Board) 25 kideetako bat izendatu zuten Zuboff, Facebooken gaineko ikuskapen-talde independentea.[18]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kavenna, Joanna. (October 4, 2019). «Shoshana Zuboff: 'Surveillance capitalism is an assault on human autonomy'» The Guardian ISSN 0261-3077.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Kavenna" defined multiple times with different content
  2. a b About | Shoshana Zuboff. . Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  3. Burton-Jones, Andrew.
  4. Timonene, Hanna; Paloheimo, Kaija-Stina. (2008). «The Emergence and Diffusion of the Concept of Knowledge Work» The Electronic Journal of Knowledge Management 6 (2): 177-190..
  5. Where We Go From Here. .
  6. Zuboff, Shoshana. (September 15, 2014). «A Digital Declaration» Frankfurter Allgemeine Zeitung.
  7. Zuboff, Shoshana. (2015). «Big Other: Surveillance Capitalism and the Prospects of an Information Civilization» Journal of Information Technology 30: 75–89.  doi:10.1057/jit.2015.5..
  8. «AIS Awards Best and Brightest at ICIS 2016-Association for Information Systems (AIS)» aisnet.org.
  9. a b Gray, John. (February 6, 2019). «The new tech totalitarianism» New Statesman. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Gray 2019" defined multiple times with different content
  10. Zuboff, Shoshana. (January 29, 2021). «The Coup We Are Not Talking About» The New York Times.
  11. Fast Company Magazine Issue 26 JulyAugust 1999-Business + Innovation. .
  12. The New New Adulthood. 1 August 2004.
  13. Fast Company-Business + Innovation. .
  14. Zuboff, Shoshana. (July 2, 2009). «The Old Solutions Have Become the New Problems» Bloomberg.
  15. Zuboff, Shoshana. (30 April 2014). «Response to Mathias Döpfner: Dark Google» Frankfurter Allgemeine.
  16. Zuboff, Shoshana. «The Sharing Economy: Disruption's Tragic Flaw» Frankfurter Allgemeine ISSN 0174-4909..
  17. Zuboff, Shoshana. «Google as a Fortune Teller: The Secrets of Surveillance Capitalism» Frankfurter Allgemeine ISSN 0174-4909..
  18. Solon, Olivia. (September 25, 2020). «While Facebook works to create an oversight board, industry experts formed their own» NBC News.
  19. Txantiloi:Cite Q

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]