Shu (Egiptoko jainkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shu (Egiptoko jainkoa)
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa eta emakumezkoa
Familia
AitaAtum
Ezkontidea(k)Tefnut
Seme-alabakNut eta Geb
Anai-arrebakTefnut

Shu, "Argia", jainko kosmiko bat da, atmosferako airea eta argiaren pertsonifikazioa egiptoar mitologiaren arabera.

  • Izen egiptoarra: Shu. Izen greziarra: Sos, Sosis. Jainko greziarra: Agatodemon

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uas zetroa, ankha eta buruan lau lumako burukoa daraman gizona. Zerua bere eskuekin eusten duen gizon bezala ere agertzen da, belaun bat lurrean duelarik. Beste batzuetan, lehoi forman.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bortitzak ez diren fenomeno atmosferikoen arduraduna da; Ra eguzki jainkoagandik iristen diren izpiak pertsonifikatzen ditu, udako bero kiskalgarria eta eguerdiko Eguzkiarena eta airearen lehortasuna. Khnum jainkoaren ba bezala, ipar haizearen hoztasuna eta bizidunen bizi printzipioa ere bai.

Atum-Ra jainko gorenaren zati bezala unibertsoa animatzen duen bizi indarra sinbolizatzen du, eta, Sarkofagoetako Testuetan, jainko sortzaile bezala agertzen da.

Bere amaigabeko ardura, Nut, zerua, eta Geb, lurra, bananduta mantentzea da, unibertsoaren kaosa eragozteko, Hilen Liburuan hala adierazten den bezala, Hermopolis, Shuk "zerua jaso zuen" tokia delarik.

Hil jainko bezala, Osirisen epaiketan parte hartzen zuen, fiskal bezala.

Atum-Raren semea zen, honen arreba bikia Tefnuten senarra eta Geb eta Nuten aita (Heliopolis). Heliopoliseko eneadaren zati zen, Atumek sortutako lehen bikotearen zati maskulinoa zelarik. Osiris, Isis, Neftis, Seth eta Horusen jaiotzen atzerapenaren arduraduna da.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria Leontopolisen zuen, eta Heliopolis, Dendera, Menfis eta Edfun ere gurtua izan zen, ramesidar garaian oso gurtua izan zelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]