Siberiar trappak

Koordenatuak: 67°N 90°E / 67°N 90°E / 67; 90
Wikipedia, Entziklopedia askea
67°N 90°E / 67°N 90°E / 67; 90
Siberiar trappen hedadura (Alemanezko mapa).

Siberiar trappak edota Siberiar eskailerak (errusieraz Сибирские траппы, Sibirskie trappi) Errusiako Siberian dagoen harri bolkanikoz osatutako eskualde handi bat da, sumendi probintzia handia izenez ere ezaguna da. Trappak sortuarazi zituen erupzio gertakari handia, Lur planetako geologia historiako gertakari handienetakoa izan zen, milioka urtez iraun eta duela 250-251 milioi urte Permo-Triasiar iraungipen masiboa gauzatzeko ezinbestekoa izan zen.

Trapp edota trappa hitzak suedieraz "eskailera" edota "eskailerak" esan nahi du, eskualde honetako muinoek basaltozko osaketetan hain ohikoa den eskaileren antzeko paisaia mailakatua osatzen baidute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]