Supersumendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munduko supersumendien mapa.

Supersumendia 8 magnitudeko erupzioa izan duen sumendi handi bat da. Magnitude hori da VEI eskalako handiena. Horrek esan nahi du erupzioaren jalkinen bolumena 1.000 kilometro kubotik gorakoa dela. Erupzio bortitz horiek urte askoan aldaraz ditzakete bai inguruko paisaia, bai mundu osoko klima. Supersumendi izena BBCko Horizon telesailak sortu zuen, erupzio mota hau deskribatzeko.

Sumendi bat sortzen da, barruan duen magma ganbara lurrazaletik irteten denean hutsune batez baliatuz. Hori gertatzean, bere inguruan, egitura berri bat sortzen da, itsura konikoa duena.[1] Supersumendien kasuan, magma ganbara ohikoa baino askoz handiagoa da. Edozein unetan apurtu dezake lurrazala, eta kanpora atera energia kantitate handia askatuz modu oso bortitzean. Adituek diotenez, supersumendi hauen sorrera oso arraroa da (gutxi gorabehera, 100.000 urtez behin).

Supersumendi baten erupzioa baino lehen, badira zenbait sintoma: lurrikara indartsuak eta lurrazalaren deformazio azkarrak.[2]

Egitura berezi hauek plaka tektonikoen muga konbergente kokatzen dira nagusiki. Muga mota horretan, plaka bat bestearen azpian sartzen da. Plaken arteko puntu beroek ere sortzen dituzte supersumendiak.

Sumendi-leherkortasunaren indizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendiek askatutako material bolumena VEI eskalan

Sumendi-leherkortasunaren indizea (ingelesez: Volcanic Explosivity Index, VEI) 8 magnitude dituen eskala bat da, non erupzio bolkaniko baten indarra adierazten den. Jarduera bolkanikoaren faktore neurgarri batzuen araberako eskala da, 0-tik 8-ra doana. Supersumendiak 8 magnitudekoak dira, baina 7-koak ere erupzio itzelak dira.

VEI Sailkapena Deskribapena Garaiera Askatutako material bolumena Aldizkakotasuna
0 Hawaiiar erupzioa Samurra < 100 m > 10.000 m³ Jarraitua
1 Stromboliar erupzioa Leuna 100 m – 1 km > 10.000 m³ Egunero
2 Stromboliar/vulcanotar erupzioa Leherkorra 1–5 km > 1.000.000 m³ Hamabost egunean behin
3 Vulcanotar erupzioa Katastrofikoa 3–15 km > 10.000.000 m³ 3 hilabetean behin
4 Vulcanotar/pliniar erupzioa Kataklismozkoa > 10 km > 0,1 km³ 18 hilabetean behin
5 Pliniarra Paroxistikoa > 10 km > 1 km³ 12 urtean behin
6 Pliniarra/ultrapliniarra Kolosala > 20 km > 10 km³ 50–100 urtean behin
7 Ultrapliniarra Superkolosala > 20 km > 100 km³ 500–1000 urtean behin
8 Ultrapliniarra Megakolosala > 20 km > 1.000 km³ > 50.000 urtean behin

Supersumendien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen diren erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IEV-8 erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VEI-8 mailako supersumendien erupzio hauek ezagutzen dira:

IEV-7 erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VEI-7 mailako supersumendien erupzio hauek ezagutzen dira:

Lurralde igneo handiak (LIP)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde igneo handiak (LIP, ingelesez: Large Igneous Province), basaltoz osatutako eremu handiak dira (kontinenteen mailakoak). Hasiera batean, supersumendi baten erupzioaren eraginez sortutako "magma itsasoak" hozterakoan sortutakoak. Hasiera batean, milioika kilometroko azalera eduki dezakete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.quo.es/naturaleza/a4883/que-es-un-supervolcan/
  2. a b c (Ingelesez) «USGS: Volcano Hazards Program YVO Yellowstone» volcanoes.usgs.gov (Volcano Hazards Program) (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Supervolcán  » VOLCANPEDIA» www.volcanpedia.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]