Edukira joan

Sidonia Saxoniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sidonia Saxoniakoa

Bizitza
JaiotzaMeissen1518ko martxoaren 8a
HeriotzaWeißenfels1575eko urtarrilaren 4a (56 urte)
Hobiratze lekuaFreiberg Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaHenry IV
AmaCatherine of Mecklenburg
Ezkontidea(k)Eric II, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1545eko maiatzaren 27a (egutegi gregorianoa), 1545eko maiatzaren 17a (egutegi gregorianoa) -  1575eko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa))
Haurrideak
LeinuaHouse of Wettin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Find a Grave: 36063476 Edit the value on Wikidata

Sidonia Saxoniakoa (Meissen, 1518ko martxoaren 8a - Weissenfels, 1575eko urtarrilaren 4a) Wettin leinuko printzesa bat zen eta, ezkontzaz, Bruswick-Lüneburgeko dukesa eta Calenberg-Göttingeneko printzesa. Henrike IV.a Saxoniakoa eta Katalina Mecklenburgekoaren alaba, Magno II.a Mecklenburgekoaren biloba. Bere anaiak Maurizio Saxoniakoa printze hauteslea eta Augusto ziren. Bere ahizpa Sibila Saxonia-Lauenburgeko dukesa zen ezkontzaz eta bere beste ahizpa Emilia Brandenburg-Ansbacheko margravina.

Sidonia 1545eko maiatzaren 17an Erik II.a Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen, bera baino hamar urte gazteagoa. Ezkontza negoziatua izan bazen ere, elkarrekin maiteminduta zeuden. Bi urte geroago Erik katolizismora itzuli zen, baina Sidoniak bere fede luteranoa mantendu zuen. Arazo ekonomikoekin eta umerik gabe, laster hasi zen bikotearen bizitza okertzen.

Sidoniak uste zuen bere senarrak pozoitu nahi zuela. Augusto anaiak kontaktua izan zuen Genovako merkatari batekin esan ziona pozoia erosteko kontaktatu zuela eta Erikek uste zuela erlijio arazoengatik hobeto zela emakume bat hiltzea 20.000 herritar baino. Erikek erlazioa hasi zuen Calenberg gazteluan zegoen meneko batekin eta Sidoniari gaztelura sartzea debekatu zion, sartzekotan sudurra moztu eta begian botaka egingo ziola aginduz.

1564tik aurrera etxean atxilotuta egon zen, eta kexak bidali zizkion Enperadoreari eta bere anaiari, alferrik. 1564n Erik gaixotu zen eta pozoitu zutenaren ustea zuen. Horregatik Neustadt am Rübenbergen sorginak izatearen susmoa zegoen lau emakume erre zituzten. 1570an Enperadoreak, Saxoniako printze hautesleak eta Julio Brunswick-Wolfenbüttelekoak mediazioa egin zuten eta Sidonia eta bere senarraren arteko gatazka konpondu. Sidoniaren esku geratuko zen Calenberg gaztelua, baina Erikek ez zuen nahi.

1572ko martxoaren 30ean Erikek, hainbat aholkularirekin batera Sidonia sorginkeriaz salatu zuen. Froga gisa lehenago torturatutako eta erretako lau emakumeen testigantza aurkeztu zuen. Sidoniak Maximiliano II.a Enperadoreari eskatu zion laguntzeko eta, sekretupean, Calenberg utzi eta Vienara joan zen. Maximilianok agindu zuen ikerketa Gorte Inperialak egin zezala, baina kasua Julio eta Gilen Brunswick-Wolfenbüttelekoaren esku utzi zuen. 1573ko abenduaren 17an egindako epaiketan Sidoniaren aurkako testigantzak atzera bota ziren.

Barkamena lortu ostean, Vienatik Dresdenera bidaiatu zuen, bere anaiarekin batera egoteko. Konpentsazio gisa Weissenfelseko monasterio bat jaso zuen, bere sarrera guztiekin. Bertan bizi izan zen 1575ra arte.