Silver Linings Playbook
Silver Linings Playbook 2012ko David O. Russell estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako amodiozko komedia-drama film bat da. 2008ko Matthew Quick estatubatuar idazlearen The Silver Linings Playbook eleberrian oinarritua dago. Bradley Cooper eta Jennifer Lawrence dira aktore nagusiak, eta protagonista erakargarri hauen luzimendurako eginiko filma da[1]. Beste aktore batzuk dira Robert De Niro, Jacki Weaver, Chris Tucker, Anupam Kher eta Julia Stiles aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua hitz-joko itzultzen zail bat da: nolabait esan nahi du gauza okerren gainetik onurak ere sor daitezkeela. Euskal Herrian izenburu hauekin estreinatu zen: El lado bueno de las cosas (gaztelaniaz bikoiztua, Hego Euskal Herrian), Happiness Therapy (frantsesez bikoiztua, Ipar Euskal Herrian)[1].
Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen, bakarra irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jennifer Lawrence).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere emaztearen maitalea erasotzeagatik zortzi hilabetez eroetxe batean egon ondoren, Pat (Bradley Cooper) sosik gabe eta ezertxoren jabe ez dela bere guraso Patrizio eta Doloresen (Robert De Niro eta Jacki Weaver) etxera bizitzera itzuli berri da. Izaera positiboa izan eta bere emazte ohia berreskuratzeko erabaki irmoa hartuta, arazo emozionalak dituen eta bere auzoan oso ospe onik duen Tiffany (Jennifer Lawrence) neska gaztea ezagutu eta Paten mundua goitik behera aldatuko da. Nahiz eta hasieran biek bizitakoak bizi izanaren ondorioz elkarren artean konfidantza gehiegirik ez izan, laisterrera bien arteko harreman oso berezia sortuko da, horrek beren bizitzen alde positikoa topatzen lagunduko die.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bradley Cooper: Patrick "Pat" Solitano Jr.
- Jennifer Lawrence: Tiffany Maxwell
- Robert De Niro: Patrizio "Pat Sr." Solitano
- Jacki Weaver: Dolores Solitano
- Chris Tucker: Danny McDaniels
- Julia Stiles: Veronica Maxwell
- Anupam Kher: Cliff Patel doktorea
- Brea Bee: Nikki Solitano
- Shea Whigham: Jake Solitano
- John Ortiz: Ronnie
- Paul Herman: Randy
- Dash Mihok: Keogh polizia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Silver Linings Playbook filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- ↑ a b Elkarlanean. «Silver Linings Playbook» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- 2012ko filmak
- David O. Russellek zuzendutako filmak
- David O. Russellek idatzitako filmak
- Bradley Cooperrek antzeztutako filmak
- Jennifer Lawrencek antzeztutako filmak
- Robert De Nirok antzeztutako filmak
- Jacki Weaverrek antzeztutako filmak
- Chris Tuckerrek antzeztutako filmak
- Anupam Kherrek antzeztutako filmak
- Shea Whighamek antzeztutako filmak
- Julia Stilesek antzeztutako filmak
- John Ortizek antzeztutako filmak
- Paul Hermanek antzeztutako filmak
- Dash Mihokek antzeztutako filmak
- Liam Fergusonek antzeztutako filmak
- Jessica Czopek antzeztutako filmak
- Brian Anthony Wilsonek antzeztutako filmak
- Joe Cappellettik antzeztutako filmak
- Thomas J. Waltonek antzeztutako filmak
- Bonnie Aaronsek antzeztutako filmak
- Donna Gigliottik ekoitzitako filmak
- The Weinstein Companyk ekoitzitako filmak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Amodiozko filmak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Amerikar futbolari buruzko filmak
- Alarguntzari buruzko filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Apustu-jokoei buruzko filmak
- Danny Elfmanen soinu bandadun filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Filadelfian girotutako filmak
- BAFTA film saridunak