Sinodendron cylindricum
Sinodendron cylindricum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Lucanidae |
Generoa | Sinodendron |
Espeziea | Sinodendron cylindricum Linnaeus, 1758 |
Sinodendron cylindricum lukanidoen familiako kakalardoa da. Europan hedaturik dago, baita Euskal Herriko basoetan ere[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexu dimorfismo nabarmena agertzen du, arrak ondo garaturiko adar bat dauka aurrealdean, errinozero kakalardoen antzera, emeena askoz txikiagoa da. 12-16 m arteko luzera duen kakalardo zilindrikoa da, hortik espeziearen izena. Kolore beltza du, batzuetan distira turkesak azaltzen ditu. Toraxak eta elitroek lerro ugari dituzte aurretik atzeraino[2].
Abdomena laranja-gorrixka da, hegan egiteko elitroak zabaltzen dituenean soilik ikusten dena[3].
Beldarrak zuriak eta bigunak dira eta buru marroia dute[2].
Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa guztian agertzen dira Siberia mendebalderaino, Iberiar penintsularen hegoaldean eta Eskandinavian ezik[3]. Baso hostozabalak atsegin ditu, tenperatura freskoa dutenak, baina gaur egun hirietako parkeetan eta baserri eremuetako fruitu arbola artean ere ikusten dira[2].
Bizi zikloa eta elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metamorfosi konplexua osatzen du. Arrak eta emeak elkarrekin lan egiten dute arrautzak jartzeko unean, emeak enbor ustelean tunela egiten du eta arrak tunelaren atea zaintzen du.[4] Beldarrak egur ustelaz elikatzen dira eta hiru edo lau urte dituztenean pupa eratzen dute, gero heldua sortzeko.
Helduak landareen izerdi landuaz.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Aireratzeko prest, abdomen gorria erakusten.
-
Kakalardo txikia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Rhinoceros beetle | The Wildlife Trusts» www.wildlifetrusts.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Sinodendron cylindricum (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
- ↑ (Ingelesez) «Sinodendron cylindricum» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).