Siriar basamortua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Siriar basamortua
بادية الشام
Syrian desert.jpg
Siriar basamortua, Dair-Az-Zur eta Tadmor arteko punturen batean.
Siriar basamortua hemen kokatua: Asia
Siriar basamortua
Siriar basamortua
Siriar basamortua (Asia)
Eskualdea  Siria
 Jordania
 Irak
Koordenatuak 33° 20′ 00″ N, 38° 50′ 00″ E / 33.3333°N,38.8333°E / 33.3333; 38.8333Koordenatuak: 33° 20′ 00″ N, 38° 50′ 00″ E / 33.3333°N,38.8333°E / 33.3333; 38.8333
Eremua 500.000 km²

Siriar basamortua edo Siriar-Arabiar basamortua (arabieraz: بادية الشام, bādiyat ash-shām‎) Arabiako penintsulako iparraldeko eremu lehorra da, Saudi Arabiako iparraldea, Jordaniako ekialdea, Siriako hegoaldea eta Irakeko mendebaldea hartzen dituena. 500.000 kilometro koadroko eremua hartzen du[1].

Esteparen eta benetako basamortuaren konbinazioa da Siriar basamortua. Orontes ibaiaren harana du mendebaldeko muga, eta Eufrates ibaia ekialdekoa; iparraldean ipar-erdialdeko Siriako lur emankorragoetan du amaiera, eta hegoaldean Arabiako basamortuarekin elkartzen da. Oasi gehienak, hala nola Palmira eta Damasko, iparraldean daude[2]. Paisaia berezia da, Siriako hegoaldeko Jabal ad Duruz eskualdeko sumendietatik etorritako laba jarioek eratua. Urtean 125 mm euri jasotzen du eta historian ia ezin igarozko hesia izan da Mediterraneo sortaldeko eta Mesopotamiako lurralde jendeztatuen artean. Egun ibilgailuetarako bideek zeharkatzen dute eta petrolio hobiak daude han. Hegoaldea beduinoen bizileku izan da. Hauetako batzuek bizimodu nomadari eusten diote oraindik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siriar basamortua Aldatu lotura Wikidatan