White power skinhead

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skinhead nazionalsozialista» orritik birbideratua)
Skinhead neonazi bat.

White power skinhead (euskaraz: «botere zuriko skinhead») skinhead talde bat da, nazionalismo zuriarekin lotuta dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skinhead azpikultura 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen, eta britainiar modek eta Rude boy jamaikar rude boyek sorrera eragin handia izan zuten, tartean, ska, soul eta reggaearen hastapeetan.[1] 1960ko hamarkadan skinheaden ideologia ez zegoen botere zurian eta neonazismoan oinarrituta (berez, ez zuen inolako ideologiarik), baina skinhead batzuek (skinhead beltzak barne) gay-bashing, hau da, eskola-jazarpen homofobikoa", hippien aurkako jazarpena eta/edo paki bashing (pakistandar eta beste etorkin asiar batzuen aurkako indarkeria) ekintzetan parte hartu zuten.[2]

1970eko hamarkadaren amaieran mugimendua berpizkunde berantiar bat izan zuen Britainia Handian eta talde nazionalista zuri batzuek- Fronte Nazionala, Britainiar Mugimendua eta beste batzuk- Rock Against Communism etiketa sortu zuten skinheadak biltzeko.[3] Hori dela eta, komunikabide nagusiak skinhead mugimendu osoa neo-nazi identitatearekin etiketatzen hasi ziren. Skinhead kulturako fakzio arrazista, azkenean, Erresuma Batutik Ipar Amerika, mendebaldeko Europa eta munduko beste eremu batzuetara hedatu zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Brown, Timothy S.. (2004). «Subcultures, pop music and politics: skinheads and "Nazi rock" in England and Germany» Journal of Social History.
  2. (Ingelesez) Marshall, George. (1991). Spirit of '69 : a Skinhead bible. ST Publishing, 21-29 or. ISBN 1-898927-10-3..
  3. (Ingelesez) Camus, Jean-Yves; Lebourg, Nicolas. (2017). Far-Right Politics in Europe. Harvard University Press, 103 or. ISBN 9780674971530..
  4. (Ingelesez) Tarasov, Aleksandr. (2001). «Offspring of Reforms—Shaven Heads Are Skinheads: The New Fascist Youth Subculture in Russia» Russian Politics & Law 39 (1): 49.  doi:10.2753/RUP1061-1940390143. ISSN 1061-1940..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.