Sobietar Batasuneko armarria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sobietar Batasuneko Armarria

Sobietar Batasuneko Armarriak, igitaia eta mailuaren sobietar ikur tradizionalak, bi gari sortak inguraturiko Lurraren globo baten gainean erakusten ditu. Gari sortak, SESBeko goiburua daraman zinta gorri batekin inguratuta daude. Lema hori, Sobietar Errepublika Sozialistetako hizkuntza ezberdinetan idatzia dago, SESBeko Konstituzioan agertzen diren kontrako ordenan. Gari sorten barnean eta lurraren globoaren barnean, eguzki distiratsu bat agertzen da, etorkizunaren ikur, eta, multzo guztiaren gainean, bost puntako izar gorria.

Armarria, 1924an hartua izan zen, eta SESB 1991n desagertu zen arte erabili zen. Teknikoki, enblema bat da, eta ez armarri bat, ez baititu heraldikaren arauak errespetatzen. Baina, errusieraz, beti deitu izan da герб, ohiko armarrientzako erabili izan den hitza.

1991n erabilitako bertsioak, SESBeko leloa 15 hizkuntzatan zuen, 1956an, Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan barneratua izan ondoren, Sobietar Errepublika Sozialista Autonomo bezala.

Sobietar Errepublika Sozialista bakoitzak eta Sobietar Errepublika Sozialista Autonomo bakoitzak, bere armarri propioa zuen, argi eta garbi, SESBekoan oinarritua. SESbeko Armarriak, beste estatu sozialista batzuen armarrientzako oinarri bezala ere balio izan zuen, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eta Alemaniako Errepublika Demokratikoarentzat, adibidez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sobietar Batasuneko armarria Aldatu lotura Wikidatan