Sociedad Deportiva Samertolameu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Samertolameu
Sorrera 1979
Herria Galizia Meira, Moaña, Pontevedra
Lehendakaria Galizia Manuel Lisardo Pérez
Entrenatzailea Galizia David Costa Santomé
Patroia(k) Galizia Lázaro Jacobo Gayo
Galizia Lucas Freire
Kolorea(k)           berdea eta zuria
Trainerua      A Terca (oraingoa)
     Meiramar (historikoa)
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
10 Galiziako A Liga
1 Espainiako Txapelketa
12 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 12.a (TKE Liga)
Webgunea www.samertolameu.gal
Samertolameu 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Samertolameu 2012ko Teresa Herrera Banderan.

Sociedad Deportiva Samertolameu, Meira izenaz ezagunagoa, Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Moaña udalerriko arraun elkarte bat da, zehazki esateko Meira parrokiako arraun elkartea. Udalerri bereko Tirán parrokiako Sociedad Deportiva Tiranekin batera Pontevedrako garrantzitsuena.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastiko zuri eta berdea du, eta A Terca trainerua berdea da. 90. hamarkadan Meiramar traineru zuria izan zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraunketaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba sortu aurretik 60. hamarkadaren hasieran Meirako arraunlariek emaitza on batzuk izan zituzten. Espainiako txapeldun izan ziren 1960an (Educación y Descanso de Moaña) eta bigarren egin zuten 1961ean (Parameiras). Hauek Generalísimoaren Koparako baliagarriak ere baziren. 1963an berriz ere nagusitu ziren Generalísimoaren Kopan eta 1967 arte estropadako podiumean izan ziren urtero.

Galizian nagusi: 80 eta 90 hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samertolameu izeneko elkarteak 1979. urteko uztailaren 4an egin zuen debuta. Samertolameu izeneko traineru zahar bat hartu eta berehala bihurtu zen Galiziako kluben artean nagusi, 1979 eta 1986 urteen artean Pontevedrako txapelketa sei aldiz irabazita eta 1987.an Galiziako txapelketa bateratua sortu zenean 1994 arteko txapelketa guztiak irabaziz 1989koa ezik. 2003 eta 2007 urteetan ere Galiziako txapeldun izan zen.

1993. urtea ikaragarria izan zen Meiramar traineruko arraunlarientzat. Galizian jokaturiko estropada guztiak irabazi zituen, guztira 19 bandera eta hainbat titulu jasoz. 1994. urtean ere bikain ibili zen, Galiziako nagusitasunaz gain Espainiako Traineruen Txapelketan bigarren postua eta Kontxako Banderan hirugarrena lortu zituelarik. Urte hauetan goia zuen baina hurrengo urteetan Tirangoek aurrea hartu zioten, Meiraren indarra gutxituz joan zen heinean.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003. urtean TKE liga sortu zenean Meirak uko egin zion parte hartzeari eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga txapelketaren sorrera bultzatu zuen. Lehenengo lau denboraldietan txapelduna izan zen eta 2008. urtean TKE ligarako igoera fasea jokatzea erabaki zuen (honek galiziarren arteko liga galtzea ekarriko bazion ere). Azkenik lortu zuen mailaz igotzea baina urtebetez bakarrik egon zen TKE ligan.

2013an ordean taldea nabarmen indartu zuen Galiziako Liga irabazi eta berriz ere TKE Ligara itzultzeko asmo garbiarekin. Lehenengo helburua nahiko erraz bete zuen baina azken asteetan ez du esperotako maila eman eta play-offetan laugarren eginez ez zuen TKE ligara igotzerik izan. 2014an Galiziako Liga seigarren aldiz irabazi zuen eta play-offetan erraz gailenduz TKE Ligara itzuli zen. Hasiera hasieratik larri ibili zen, arraunlariak lortzeko arazoak izan baitzituen. Emaitza txarren ondorioz entrenatzailea ere uztailean bertan aldatu zuen baina ez zen gorakadarik ikusi eta Liga azken postuan amaiturik maila galdu zuen. 2017an eta 2018an Galiziako Traineruen Liga irabazi du berriz eta TKE Ligarako play-offak jokatu ditu, baina ez du igotzerik lortu. 2018an 44 ehunenekorengatik gelditu zen igoera lortu gabe. 2019an apalago ibili ondoren 2020an Galiziako ligan bigarren postua eskuratu zuen irabazle izan zen Tirán auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi ez izanak utzi zuen saririk gabe. Hurrengo urtean bederatzigarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga eta play-offetan TKE Ligara igo zen hirugarren aldiz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1994.
  • Sailkatua (1): 1994.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Hamaikagarrena 2009an.
  • Parte hartzeak (2): 2009, 2015
  • Galiziako Liga (10): 2003, 2004, 2005, 2006, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1960 (Educación y Descanso de Moaña)
  • Bigarrena (5): 1961, 1986, 1994, 2021, 2022.

Galiziako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (12): 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 2003, 2007.
  • Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (6): 1979, 1980, 1981, 1982, 1985, 1986.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa Espainia
2003 Galiziako Liga, 1.a - 3.a
2004 Galiziako Liga, 1.a - 6.a
2005 Galiziako Liga, 1.a - 5.a
2006 Galiziako Liga, 1.a - 3.a
2007 Galiziako Liga, 2.a - 8.a
2008 Galiziako Liga, 3.a - 7.a
2009 TKE Liga, 11.a - 7.a
2010 Galiziako Liga, 2.a - -
2011 Galiziako Liga, 4.a - -
2012 Galiziako A maila, 3.a - -
2013 Galiziako A maila, 1.a - 5.a
2014 Galiziako A maila, 1.a - -
2015 TKE Liga, 12.a - -
2016 Galiziako A maila, 2.a - -
2017 Galiziako A maila, 1.a - -
2018 Galiziako A maila, 1.a - -
2019 Galiziako A maila, 4.a - 6.a
2020 Galiziako A maila, 2.a - -
2021 Galiziako A maila, 1.a - 2.a
2022 Galiziako A maila, 1.a - 2.a
2023 TKE Liga, 12.a - -

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva Samertolameu B
Entrenatzailea ?
Patroia(k) Galizia Manuel Juncal Pérez
Kolorea(k)      zuria
Trainerua      A Terca
Palmaresa 0 Galiziako B Liga
0 Galiziako B Liga
2023 12.a (Galiziako A Ligan)

2021. urtean bigarren Samertolameuk trainerua osatu zuen eta Galiziako B Ligan hartu zuen parte. Bosgarren egin zuen 11 traineruen artean. Hurrengo urtean bigarren postuan gelditu zen. Talde nagusia TKE Ligara igo zenez B taldea A Ligara igo zen play-offak irabazi ostean. 2023an Ligan azkena gelditu eta maila galdu zuen.

Urtea Liga
2021 Galiziako B maila, 5.a
2022 Galiziako B maila, 2.a
2023 Galiziako A maila, 12.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 artean beste klub batzuekin batera S.D. Rias Baixas taldea osatu zuen.

SD Rias Baixas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira lorturiko emaitza nagusiak:

SD Samertolameu da Meira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Deportiva Samertolameu
Entrenatzailea Galizia Jaun Carlos Maya
Galizia Foro Abal
Patroia(k) Galizia María López
Kolorea(k)           zuria eta berdea
Trainerua      A Terca
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
1 Galiziako Liga
1 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez

2014an trainerua atera zuen Chapelarekin batera, baina Samertolameuren izenean eta Euskotren Ligan sartu zen. Laugarren egin zen. Galiziako Txapelketa irabazi zuen, baina bi traineru besterik aurkeztu ez zirenez Trofeo FEGAR izena izan zuen. Teresa Herrera Bandera ere irabazi zuen, emakumezkoen lehenengo ekitaldia, honetan ere bi traineru baino ez ziren lehiatu.

2020an lortu zuen berriz trainerua osatzea, baina arraunlari batek COVID-19 gaitzean positibo eman ondoren sei estropadatatik azkenengo hirurak ezin izan zituen jokatu.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa Galiziako txap.
2014 Emakumezkoen Liga, 4.a - 1.a
2015-
2019
ez -
2020 Galiziako Liga, 4.a - 3.a
2021 ez -

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]