Club de Regatas Perillo
| Club de Regatas Perillo | |
|---|---|
| Sorrera | 1970 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | gorria, zuria eta urdina |
| Trainerua | Perillo |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 5 Galiziako Txapelketa |
| 2024: Liga | 6.a (Galiziako B Ligan) |
| 2025 | 5.a (Galiziako B Ligan) |
| Webgunea | www.clubregatasperillo.com |
Club de Regatas Perillo Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da[1], 1970. urtean sortu zena.[2]
Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan hainbat Espainiako txapelketa irabazi ditu eta traineruan emaitzarik onenak 1998 eta 2002 urteen artean lortu zituen. Galiziako txapelduna izan zen lautan eta 2002ko Kontxako Banderan hirugarren egin zuen. Azken urteetan, apalago, Galiziako Traineruen Ligan ari da.
2016tik aurrera urtero atera du emakumezkoen trainerua.[2]
Trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990 hamarkadan Santa Leocadia trainerua izan zuen. Gaur egun klubaren izenekoa darabil, Perillo.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970. urtean sortu zen elkartea A Coruñako badiako itsas kirol desberdinak batu nahian[3]. Arraunketari dagokionez, 1974. urtean jokatu zen Galiziako txapelketa bat irabazi zuen. Horri esker Espainiako txapelketan hartu zuen parte, Portugaleten.[4]
Urrezko aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996. urtean Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen, bai eta hurrengo bi urteetan ere, eta kirol maila nabarmen igo zuen Perillok[5]. 1997. urtean Espainiako Traineru Txapelketan bigarren postua lortu zuen[5] eta 1998 eta 2001. urteetan hirugarrena, S.D. Tiránen atzetik Galiziako klubik indartsuena bihurtuz. Garai haietan 800 bazkide izatera iritsi zen Perilloko kluba[2] eta 1997an bigarren trainerua atera zuen Río Mero izenarekin eta sei estropada jokatu zituen.[6]
1998 eta 2002 artean lau aldiz irabazi zuen Galiziako Txapelketa[7][8] eta Kontxako Banderan ere hiru aldiz sailkatu zen. 2002an hirugarrena izan zen, bigarrenarengandi segundu bat baino gutxiagora.[9]
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003. urtean ez zuen TKE ligan parte hartu nahi izan eta hasierako urtetan Galiziako Ligako ohorezko txandan aritu zen. 2009tik aurrera ordea emaitza kaskarragoak izan zituen eta 2012tik aurrera B mailaren eta A mailaren artean aritu izan da.
A Ligarako azken igoera 2020an izan zuen[10]. Galiziako B Ligan hirugarren egin zuen baina Aresek TKE Ligan sartu zenez Perillok ere igoera lortu zuen.[11] Urtebete baino ez zuen egin A Ligan.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2002.
- Sailkatua (3): 1998, 1999 eta 2002.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiziako A Liga (0): 1997an bigarren, 1998 eta 2001ean hirugarren.
- Galiziako B Liga (0): 2012an bigarren.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1997.
- Hirugarrena (2): 1998 eta 2001.
- Txapelduna (5): 1974, 1998, 1999, 2001 eta 2002.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Handiak | El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 2005. Teresa Herrera Bandera (1): 2005. Conde de Fenosa Bandera (1): 1999. Coruñako Diputazioaren Bandera (7): 1993, 1995, 1995, 1997, 1999, 2001, 2006. |
| Etxekoak | Concello de Oleiros Bandera (5): 1992, 1995, 1997, 1998, 2001. Salgado Congelados Bandera (1): 2012. |
| Coruñan | Aresko Bandera (2): 1993, 2002. Sadako San Roke Jaietako Saria (4): 1994, 1995, 1996, 1997. Concello de Cedeira Bandera (1): 2004. Concello de Rianxo Bandera (2): 2009, 2012. Concello de Muros Bandera (1): 2012. Concello da Pobra Bandera (1): 2012. |
| Pontevedran | Concello de Vigo Bandera (1): 2001. Concello de Moaña Bandera (1): 2002. Concello de Pontevedra Bandera (1): 2005. Concello do Grove Bandera (1): 2012. Karmengo Amaren Bandera, O Groven (1): 2014. |
| Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (3): 1995, 1997, 2004. Naviako jaitsiera (1): 2007. |
| Kantabrian | Suancesko Bandera (1): 2002. |
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa
- Txapelduna (0)
- Bigarren (1): 1997
- Hirugarren (1): 1998
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (3): 1996, 1997, 1998
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 0 | |
| LGT 1 | 13 | |
| LGT 2 | 9 | |
| 2024 barne. | ||
| Urtea | Liga | Kontxa |
|---|---|---|
| 2002 | - | 3.a |
| 2003 | Galiziako Liga, 8.a | |
| 2004 | Galiziako Liga, 5.a | |
| 2005 | Galiziako Liga, 3.a | |
| 2006 | Galiziako Liga, 3.a | |
| 2007 | Galiziako Liga, 4.a | |
| 2008 | Galiziako Liga, 4.a | |
| 2009 | Galiziako Liga, 5.a | |
| 2010 | Galiziako Liga, 8.a | |
| 2011 | Galiziako Liga, 6.a | |
| 2012 | Galiziako B maila, 2.a | |
| 2013 | Galiziako B maila, 4.a | |
| 2014 | Galiziako B maila, 3.a | |
| 2015 | Galiziako A maila, 7.a | |
| 2016 | Galiziako A maila, 11.a | |
| 2017 | Galiziako A maila, 11.a | |
| 2018 | Galiziako B maila, 6.a | |
| 2019 | Galiziako B maila, 8.a | |
| 2020 | Galiziako B maila, 3.a | |
| 2021 | Galiziako A maila, 12.a | |
| 2022 | Galiziako B maila, 6.a | |
| 2023 | Galiziako B maila, 6.a | |
| 2024 | Galiziako B maila, 6.a | |
| 2025 | Galiziako B maila, 5.a |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Club de Regatas Perillo | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
| Trainerua | A Brava |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025 | 6.a (Galiziako Liga) |

2017an emakumezkoen trainerua osatzea lortu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen. Galiziako Txapelketan 3. postua lortu zuen, baina Ligan 5.a izan zen. Hurrengo urteetan taldea egonkortu du eta hirugarrena izan da Ligan, 2018an, 2019an eta 2024an.
2021ean aurreneko estropada irabazi zuen, Concello de Redondela Bandera[12], eta Kontxako Banderarako sailkatzetik lau segundutara gelditu zen. 2022an okerrago ibili zen eta Galiziako Ligan azkenengo postuan gelditu zen.
2024an maila ona eman zuen eta hiugarren egin zuen Ligan.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Concello de Redondela Bandera (1): 2021.
- Merako erlojupekoa (1): 2021.
- Paco Fenosa memoriala (1): 2026.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| Euskotren | 0 | |
| LGT | 9 | |
| 2025 barne. | ||
| Urtea | Liga | Kontxa | Txapelketa |
|---|---|---|---|
| 2017 | Galiziako Liga, 5.a | - | 3.a |
| 2018 | Galiziako Liga, 3.a | - | 3.a |
| 2019 | Galiziako Liga, 3.a | - | 5.a |
| 2020 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
| 2021 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
| 2022 | Galiziako Liga, 9.a | - | - |
| 2023 | Galiziako Liga, 5.a | - | - |
| 2024 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
| 2025 | Galiziako Liga, 6.a |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Soluciones, Labrax. «Federación Gallega de Remo» Federación Gallega de Remo (kontsulta data: 2024-12-10).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Casais, Marta. (2025-11-01). «Más de medio siglo remando en Perillo: de un club de aficionados a luchar por medallas» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ «C.R. PERILLO» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Campeonato de España» www.traineras.es (kontsulta data: 2024-12-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Villar, Marta. (2016-01-14). «Los tricampeones de Perillo» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «Bandera Teresa Herrera» traineras.es (kontsulta data: 2025-11-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Perillo ondea en Ferrol la bandera Xunta de Galicia» La Voz de Galicia 2001-08-12 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El título gallego premia el esfuerzo de Perillo» La Voz de Galicia 2002-08-12 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gogorza, Óscar. (2002-09-09). «Castro vuela de nuevo en La Concha» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Regreso dos años después» DxT Campeón (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ares consigue la salvación y, con ello, Perillo asciende» DxT Campeón (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2021-07-18). «Primera victoria de Perillo en la Liga Femenina» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2024-12-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa