Sona Jobarteh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sona Jobarteh

Bizitza
JaiotzaLondres1983ko urriaren 17a (40 urte)
Herrialdea Gambia
 Erresuma Batua
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaThe Purcell School for Young Musicians (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Jasotako sariak

sonajobarteh.com
IMDB: nm2008346 Facebook: sonajobarteh Twitter: sonajobarteh Spotify: 7JksKqLDuYE8QYj2WjiNQr Last fm: Sona+Jobarteh Musicbrainz: 7778142f-c11a-44a1-8917-7e8a5d2d72df Songkick: 3832446 Discogs: 2175247 Edit the value on Wikidata

Maya Sona Jobarteh (Londres, 1983ko urriaren 17a) abeslari, musikagile eta aktore gambiarra eta ingelesa da[1]. Griot familia batetik datorren aurreneko emakumezko kora jotzaile profesionala da[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaio bazen ere bere gambiar jatorria aldarrikatzen du[2] eta Ingalaterran beste bizi da Gambian. Afrika mendebaldeko tradizioak zabaldu eta berrinterpretatzen ditu, musiko garaikideek hip-hop eta jazzarekin egiten dituzten uztartzeak baztertuz.

Afrika mendebaldeko bost kora-jotzaile familia garrantzitsu daude eta horietako baten parte da Sona Jobarteh. Amadu Bansang Jobarteh kora jotzaile handiaren biloba da[1]. Kora 21 soka dituen harpa antzeko musika tresna da, aitarengandik semearengana pasatzen dena[2], eta Jobarteh aurreneko emakumezko kora jotzaile profesionala bihurtu da. 11 urte zaharragoa den Tunde Jegede anaiak erakutsi zion hiru urte baino ez zituela eta Gambiara anaiarekin edo aitarekin egiten zituen urteroko bidaietan praktikatzen zuen[3].

Londresko Royal College of Music kontserbatorioan txelo, piano eta harpa ikasketak egin zituen eta Purcell School of Music gazteentzako akademian musika konposatzen ikasi zuen[1].

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau urte zituela hartu zuen parte emanaldi batean Londresko Jazz Café-ren eskenatokian[4] eta haurtzaroan hainbat jaialditan haru zuen parte. Ikasle zela hainbat orkestratako proiektutan aritu zen, Royal Philharmonic Orchestrarekin ere kolaboratu zuen emanaldi batzuetan. Horrela iritsi ziren Spoken Herbs eta Nu Beginin diskoetako partehartzeak. 2005 urtean 500 Years Later filmean Tunde Jegede anaiak egin zuen soinubanda eta Sona Jobarteh kora-jotzaile gisa azaldu zen[4].

2008 urtean Afro Acoustic Soul diskoa atera zuen, bere aurrenekoa. Abestiek maitasun gazigozoetaz hitzegiten zuten eta gai sozialak lantzen dituzten hitzak ere badaude[1].

2010 urtean Afrikari buruzko dokumentala zen Motherland filmeko soinubanda egin zuen[5]. Afrika mendebaldeko Griot tradizioa islatu zuen konposizioetan[1].

2011n bigarren diskoa atera zuen, Fasiya[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Afro Acoustic Soul (2008)
  • Fasiya (2011)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Spoken Herbs (2006) - ekoizlea eta artista gonbidatua
  • Nu Beginin (2007) - artista gonbidatua

Filmeen soinubandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Motherland: The Score (2010)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 500 Years Later - Kora jotzailea
  • The Idea - aktorea
  • Broken Embraces - Kora jotzailea[6]
  • The First Grader - abeslaria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f «Meet Sona Jobarteh: Britain’s Queen of the Kora!» www.thenewblackmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Sona Jobarteh ofrecerá concierto en el Teatro Diana» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  3. www.charliegillett.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  4. a b «African Success : Biography of Sona Maya JOBARTEH» www.africansuccess.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «MOTHERLAND | Official Film Site | Owen 'Alik Shahadah» www.themotherland.info (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  6. «Sona Jobarteh» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]