Griot
Griot bat Mendebaldeko Afrikako istorioen narratzailea da. Koblakari moduko griot-ek herriaren oroimena zaintzen dute, eta ahoz aho, herriaren iraganaren berri ematen diete ondorengo belaunaldiei, herrietan batez ere. Griot-ek istorio tradizionalak kontatzen zituzten danbore baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Espirituekin harremanak dituztela ere esaten da.[1]
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Griot batek narrazioak olerkaria edo musikari ibiltaria izango balitz bezala narratzen ditu. Griot ahozko tradizioaren benetako gordailua da.[2] Batzuetan ere bardo hitza erabili izan da definitzeko. Dena dela, Paul Oliver ikerlariak bere Savannah Syncopators liburuan zera dio: griotak kanta tradizionalak ezagutu behar dituela baina, halaber, gaur egungo gertariei buruzko inprobisatze gaitasuna izan behar duela. Herritarren artean 'laudorio abeslariak' bezala ezagutzen zaie baina gauza dira txutxumutxuak zabaltzeko, satirak egiteko edota komentario politikoak egiteko ere.
Griotak kasta moduko taldeak dira. Endogamikoak dira zeren eta haien artean ezkontzen baitira. Griotak abesteko modu berezia dute, beste abeslariek erabiltzen ez dutena. Teknikak eta kantak belaunaldiz belaunaldi gordetzen dira.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Griot hitza frantsesezko "guiriot" hitzetik dator eta hau portugesaren "criado" (morroi) hitzatik,[1] jeli frantsesez.
Herrialde desberdinetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrikako herrialde askotan aurki daitezke griotak: Mali, Gambia, Ginea, Ginea Bissau, Mauritania eta Senegal. Herrien ikuspuntutik, mandinga herrien artean (malinke, banbara, eta abar), fula, hausa, songhai, tukulor, wolof, serer, mossi, dagomba, Mauritaniako arabiarrak eta herri txiki beste askotan.
Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Griot hitza zabalduena bada ere, beste izen asko dituzte abeslari hauek:
- jeli iparraldeko mande lurraldetan
- jali hegoaldeko mande lurraldetan
- guewel wolof hizkuntzan
- gawlo fula hizkuntzan
Griot artista eta talde ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Griot abeslariak ez daude desagertzekotan; alderantziz, herri beltzen diasporarekin batera abesti eta abeslari mota hau zabaldu egin da. Hona hemen ezagunenak:
- Sura Susso (Gambia)
- Ablaye Cissokko (Senegal)
- Abdoulaye Diabaté (Mali)
- Alassane Sarr (Senegal)
- Alhaji Musa Dan Kwairo (Nigeria)
- Alpha Oulare (Ginea)
- Aly "Alisco" Diabate (Ginea)
- Afel Bocoum (Mali)
- Gokh-Bi System (Senegal)
- Amadu Bansang Jobarteh (Gambia)
- Ami Koita (Mali, 1952-)
- Atongo Zimba (Ghana)
- Baaba Maal (Senegal)
- Baay Bia (Senegal)
- Ba Cissoko (Ginea)
- Baba Sissoko (Mali)
- Badenya les Frères Coulibaly (Burkina Faso)
- Balla Kouyate (Mali)
- Balla Tounkara (Mali)
- Batch Gueye (Senegal)
- Bawa Abudu (Ghana)
- Boubacar Diabate (Mali)
- Boubacar Traoré (Mali)
- Buli Galissa (Ginea Bissau)
- Cheick Hamala Diabaté (Mali)
- Daby Balde (Senegal)
- Dan Maraya (Nigeria)
- Dembo Jobarteh (Gambia)
- Dimi Mint Abba (Mauritania)
- Djeli Moussa Diawara or Jali Musa Jawara (Ginea)
- Djelimady Tounkara (Mali)
- Djimo Kouyate (Senegal)
- Dou Dou N'Diaye Rose (Senegal)
- El Hadj Djeli Sory Kouyate (Ginea)
- Etran Finatawa (Niger)
- Foday Musa Suso (Gambia)
- Habib Koité (Mali)
- Famoro Dioubaté's Kakande (Ginea/New York)
- Fanta Damba (Mali, 1938-)
- Kandia Kouyaté (Mali, 1959-)
- Kasse Mady Diabate (Mali)
- King Ayisoba (Ghana)
- Lamin Saho (Gambia)
- Malamini Jobarteh (Gambia)
- Mamadou Diabaté (Mali)
- Mamadou Lynx N'Diaye (Senegal)
- Muhamman Shata (Nigeria)
- Mory Kanté (Ginea)
- Mansour Seck
- N'Faly Kouyate (Ginea)
- National Instrumental Ensemble of Guinea (Ginea)
- Nino Galissa (Ginea Bissau)
- Nuru Kane (Senegal)
- Papa Susso (Gambia)
- Pape Kanoutè (Senegal)
- Prince Diabaté (Ginea)
- Rokia Traoré (Mali)
- Salieu Suso (Gambia)
- Backa Niang (Senegal)
- Sanjally Jobarteh (Gambia)
- Seikou Susso (Gambia)
- Sherrifo Konteh (Gambia)
- Sotigui Kouyaté (Mali)
- Toumani Diabaté (Mali)
- Vieux Diop (Senegal)
- Yacouba Sissoko (Mali)
- Youssou N'Dour (Senegal)
- Jac-D aka el Djeli (Peru)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Griot ![]() |
- (Ingelesez):Grioten irudiak.
- (Ingelesez):Volker Goetzeren The Griot dokumentala.
- (Frantsesez):Youtubeko dokumentala, Griot, tradizioaren zaindaria.
- (Frantsesez):Griotei buruzko erreportaia, Goethe Institut.