Sonderaktion Krakau
Sonderaktion Krakau | |
---|---|
Mota | police operation (en) |
Data | 1939ko azaroaren 6a |
Kokaleku | Krakovia |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | akademikoa, unibertsitateko irakasle eta deportazio |
Sonderaktion Krakau izan zen Hirugarren Reichak Bigarren Mundu Gerraren hasieran Jagellondar Unibertsitateko eta Krakoviako beste unibertsitate batzuetako irakasle eta akademikoen aurka egindako operazioak jaso zuen izen nagusia.[1]
Sarekada Intelligenzaktion kanpainaren parte izan zen. Kanpaina horren helburua zen ikastetxe guztietan poloniar klase intelektuala desagerraraztea eta Polonia Okupatua germanizatzea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Operazioaren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polonian sartu eta bi hilabetera, Bruno Müller SS Obersturmbannführer eta Krakoviako Gestapoko buruak dei egin zion Jagellondar Unibertsitateko errektore Tadeusz Lehr-Spławińskiri, esateko ikastetxeko irakasle guztiak bildu behar zituela Poloniako irakaskuntzarako Alemaniak zituen planen irakurketa entzuteko. Errektoreak eskaera onartu eta bilera bat antolatu zuen unibertsitateko Collegium Novumen.
Horrela, 1939ko azaroaren 6an, Jagellondar Unibertsitateko akademiko eta irakasle guztiak bildu ziren ekitaldi aretora, eta beste batzuk AGH Zientzia eta Teknologia Unibertsitatetik, Ekonomia Unibertsitatetik eta Lublindik zein Vilniusetik etorritakoak.[2][3] Hala ere, batzarra beste areto batean egin behar izan zuten.
Atxiloketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Müllerek esandakoaren arabera, irakasleek ez zuten baimenik ikasturte berria hasteko, poloniarrak «etsai» baitziren Alemaniako zientziaren aurrean, «fede txarrez jokatzen» zutelarik. Jarraian, denak atxilotu, miazkatu eta unibertsitate esparrutik kanpo eraman zituzten. Asko erasotuak izan ziren, baita errifleen ipurdiarekin ere. Unibertsitateko langileen eta ikasleen artean atxiloketak izan ziren, eta Krakoviako presidente Stanisław Klimecki doktorea etxean atxilo hartu zuten.[3]
Preso hartutakoak Montelupicheko espetxera eraman zituzten, eta, ondoren, Mazowieckara. Han, hiru egunez egon ziren barrakoietan. Berehala, Wrocławko atxilotze zentro batera eraman zituzten, une hartan Alemaniaren mende baitzegoen hiria, eta hemezortzi egun eman zituzten han. Gestapok ez zeukanez behar hainbateko gaitasunik hainbeste presoren transferentzia antolatzeko, Buchenwaldeko kontzentrazio esparrura bidaltzeko baimena jaso arte itxaron zuten. Atxilotuetako batzuk Sachsenhausen eta Dachau artean banatu zituzten.[4][3]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekintza horiek nazioarteko protestak eragin zituzten, bereziki italiar buruzagien artean, Benito Mussolini bera barne; Vatikanoak ere protesta egin zuen.[5] 1940ko otsailaren 8an, 40 urtetik gorako 101 irakasle liberatu zituzten. Handik egun batzuetara, beste akademiko talde bat askatu zuten.
Beste batzuek ez zuten hainbesteko zorterik izan, eta hil egin ziren esparruetako baldintza gogorren ondorioz, disenteria nahiko arrunta baitzen. Hildakoen artean nabarmentzen dira: Ignacy Chrzanowski (JU; 1940ko urtarrilaren 19a), Stanisław Estreicher (JU; 1939ko abenduaren 29a), Kazimierz Kostanecki (JU; 1940ko urtarrilaren 11), Antoni Meyer (AGH; 1939ko urtarrilaren 24a).
1940ko martxoan, Krakoviako bizirik jarraitzen zuen beste preso talde bat Dachauara eraman zituzten. Gehienak askatuak izan ziren, gerra amaieran.[3]
1942an, Sonderaktionetik bizirik atera ziren gehienek unibertsitate klandestino bat ezarri zuten, Alemaniako zigor legeei desafio nabarmena eginez. Ikasleen artean Karol Wojtyła egon zen, Aita santu izango zena.[6]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) August, Jochen. (1997). Sonderaktion Krakau: die Verhaftung der Krakauer Wissenschaftler am 6. November 1939. Hamburg: Hamburger Edition ISBN 978-3930908288. OCLC .38306031.
- (Polonieraz) Gawęda, Stanisław. (1986). Uniwersytet Jagielloński w okresie II wojny światowej, 1939-1945. Kraków: Wydawn ISBN 978-8308014509. OCLC .15065605.
- (Polonieraz) Stopka, Krzysztof; Banach, Andrzej; Dybiec, Julian. (2000). The history of the Jagiellonian University. Kraków: Uniwersytetu Jagiellońskiego ISBN 978-8323313892. OCLC .49308559.
- (Polonieraz) Wardzyńska, Maria. (2009). Był rok 1939: operacja niemieckiej policji bezpieczeństwa w Polsce: Intelligenzaktion. Warszawa: Instytut Pamięci Narodowej ISBN 978-8376290638. OCLC .504088547.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Zawada, Grażyna. (2007-11-15). «Anniversary of "Operation Sonderaktion Krakau"» Krakow Post (www.webcitation.org).
- ↑ (Polonieraz) Paweł Rozmus. (2006ko azaroa). «Kto Ty jesteś… czyli rozważania w rocznicę Soderaktion Krakau» BIP (web.archive.org) 159..
- ↑ a b c d (Polonieraz) «Sonderaktion Krakau - Polska w czasie II wojny światowej» II Wojna Światowa (web.archive.org) 2023-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ (Polonieraz) «Więźniowie Sonderaktion Krakau» Alma Mater (Krakovia) 118. ISSN 1427-1176..
- ↑ (Alemanez) «Zweiter Weltkrieg: Jagd auf die Besten in Polen» Der Spiegel (web.archive.org) 2009-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ (Polonieraz) «Jan Paweł II - Życiorys» web.archive.org 2020-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Uwe von Seltmann (2009-11-06) «Jagd auf die Besten» Der Spiegel
- (Alemanez) Die gezielte und vergessene Vernichtung der Elite, Basler Zeitung 2009-11-20