Edukira joan

Dachauko kontzentrazio esparrua

Koordenatuak: 48°16′12″N 11°28′06″E / 48.2699°N 11.4683°E / 48.2699; 11.4683
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dachauko kontzentrazio esparrua
Dachau
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Bavariako baserri-barrutiDachau
Greater district townDachau
Koordenatuak48°16′12″N 11°28′06″E / 48.2699°N 11.4683°E / 48.2699; 11.4683
Map
Altitudea478 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Liberation of the Dachau concentration camp
Inaugurazioa1933ko martxoaren 22a
ZuzendariaHilmar Wäckerle
Theodor Eicke
Heinrich Deubel (en) Itzuli
Hans Loritz
Alexander Piorkowski
Martin Gottfried Weiss (en) Itzuli
Eduard Weiter
Suntsipena1945eko apirilaren 29a (liberation (en) Itzuli)
Webgune ofiziala

Dachauko kontzentrazio esparrua (alemanez: Konzentrationslager Dachau) kontzentrazio esparru bat izan zen, naziek 1938an, Dachau (Bavaria) herritik hurbil 1933an eratu zutena.

Kontzentrazio esparrua erabiltzen ez zen bolbora-fabrika baten gainean eraiki zuten, eta instalazio nagusiak 1933ko martxoaren 21ean amaitu zituzten. Hurrengo egunean esparrua, lehenengo presoak- 150 komunista eta sozialdemokrata- sartu zituzten.[1]

Hasiera batean, tokiko SAk eta SSek kudeatu zuten, eta 1934tik SSren agintaritzapean egon zen. Zigor izugarri krudelen agertokia izan zen, eta esparru-sistema ordenatu eta eraginkorraren eredu izan zen. Bere kudeatzaile nagusia, Theodor Eicke, Heinrich Himmler berak izendatua, presoak Estatuaren etsai infrahumanotzat jotzearen eta juduei emandako tratamendu bereziaren arduraduna izan zen, ikuspuntu fisiko eta psikologikotik zigor suntsitzaile gisa. Dachaun ehunka esperimentu mediko ilegal eta anker ere egin zituzten.[2] Esparrua 1933ko martxoaren 22tik 1945eko apirilaren 29an askatu zuten arte irekita egon zen.

Auschwitzeko kontzentrazio-esparru handienarekin batera, Dachau nazien kontzentrazio-esparru ezagunenetako bat da, eta, urtero, hainbat bisitari izate ditu.

Deportaziorako trenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen 30. eta 40. hamarkadetan Europan zehar eraikitako trenen sarea milaka pertsonen deportazioa azkartu zuen.[3] Trenak Angulema, Compiènge, Bordele edota Penne d’Agenais-eko tren geltokietatik ateratzen ziren eta kontzentrazio-esparruetara heltzen ziren.[3]

Trenetako bat bereziki ezaguna egin zen, tren-mamua delakoa.[3] Vernet d’Ariègeko esparruan hasi zuen bidaia, gero Toulusera abiatu eta bertan Saint Micheleko espetxean zeuden presoak eta inguruetako esparruetan zeuden emakumeak sartu zituzten.[3][4] Konboia 1944ko uztailaren 3an atera zen Toulusetik 750 deportaturekin (221 espainiar) eta 1944ko abuztuaren 28an heldu zen Dachaura, 54 egun beranduago.[3] Bidai luze horren arrazoien artean aliatuen sabotajeak egon ziren.[5] Izan ere, Normandiako frontea babestu nahian garraio-sarea suntsitzen saiatu ziren.[5] Dachaura heltzean 536 preso geratzen ziren, batzuk ihes egitea lortu zuten, beste hainbat bidean fusilatu zituzten.[5]

Deportatu horien artean hainbat emakume euskaldun egon ziren, haien artean, Jesusa Lesburguères, Nicolasa García Chicarro, Maria Josefa Sansberro, Aimée Larlus, Marie-Louise Laserre eta Suzanne Cazaux.

  • Jorge Amat zuzendariak 2017an Les résistants du train fantôme dokumentala zuzendu zuen, tren mamuari buruzkoa.[6]
  • Steven Spielberg eta Tom Hanks-en Band of Brothers telesailaren kapituluetako batean Dachauko kontzentrazio esparrua agertzen da.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Memorial del campo de concentración de Dachau. in: Topografía de la memoria..
  2. Cf. Crónica del Holocausto, LIBSA, Madrid, 2002, pág. 62.
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Deportados españoles en Dachau: la historia del tren fantasma» cultura.cervantes.es (kontsulta data: 2025-02-08).
  4. (Frantsesez) «L'odyssée des déportés du train fantôme - Historique» www.lesdeportesdutrainfantome.org (kontsulta data: 2025-02-08).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Alcolea, Alejandro. (2024-08-10). «El "tren fantasma" de la Segunda Guerra Mundial: el infernal último viaje de 700 personas entre Francia y el campo de Dachau» Xataka (kontsulta data: 2025-02-08).
  6. (Gaztelaniaz) Les résistants du train fantôme (2017). (kontsulta data: 2025-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]