Edukira joan

Sachsenhausen

Sachsenhausen
KZ Sachsenhausen
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Rural district of BrandenburgOberhavel
Large district townOranienburg
Koordenatuak52°45′58″N 13°15′45″E / 52.7662°N 13.2624°E / 52.7662; 13.2624
Map
Ondarea
Webgune ofiziala

Sachsenhausengo Kontzentrazio Esparrua naziek 1936an sorturiko kontzentrazio esparrua izan zen, Oranienburgen (Brandenburgo, Alemania) kokatu zuten eta Oranienburgeko kontzentrazio esparrua ordezten zuen.

1936 eta 1945 urte arten 200.000 preso pasatu ziren esparru honetatik,[1] besteak beste, aurkari politikoak, judu, ijito eta homosexual.[2] 1940tik aurrera, poloniarrak eta sobietar gudariak bildu zituzten, baita Frantzitik deportatutako 190 errepublikazale, haien artean Francisco Largo Caballero.[2] Bortxazko lanen ondorioz, 22.000 eta 30.000 preso inguru hil zirela uste da.[2][3]

Aliatuek Alemania okupatu ahala naziek atzera egin zuten eta 1945eko apirilean kontzentrazio esparruak utzi zituzten.[2] Sobietar tropek biziraun zuten presoak askatu zituzten.[2][3]

Errusiarrek eremu hau askatu zutenean hainbat euskaldun ziren bertan, besteak beste, Marie eta Marie Louise Laserre ama-alabak[4] eta Marie-Jeanne Etcheverria. Azken honen lehengusina zen Maria Josefa Sanzberro Etxebarriak ez zuen hainbesteko suertea izan eta 1944ko azaroan hil egin zen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.