Soong Mei-ling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Soong Mei-ling
Madame Chiang Kai-Shek.jpg
member of the Constituent National Assembly Itzuli

Bizitza
Jaiotza Shanghai1897ko martxoaren  5a
Herrialdea Qing dinastia
Txinako Errepublika (1912–1949)
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Han etnia
Heriotza New York2003ko urriaren  23a (106 urte)
Hobiratze lekua Ferncliff Cemetery Itzuli
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Aita Charlie Soong
Ama Ni Guizhen
Ezkontidea(k) Chiang Kai-shek  (1927 -  1975)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Wellesley College Itzuli 1917)
Hizkuntzak txinera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta public figurea Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Metodismoa
Alderdi politikoa Kuomintang
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
May-ling Soong Chiang Signature.svg

Soong Mei-ling edo Soong May-ling (txinera tradizionalez: 宋美齡; txinera sinplifikatuz: 宋美龄, pinyina: Sòng Měilíng, 1898 - 2003), Madame Chiang Kai-shek edo Madame Chiang izenez ere ezaguna, Txinako Errepublikako lehen dama izan zen, Chiang Kai-shek presidentearen emazte izan zelarik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soongek zeregin nabarmena izan zuen Txinako Errepublikako politikan. Sun Yat-sen Errepublikaren sortzailearen koinata zen.

Soong Mei-lingek Chiang Kai-shekekin topo egin zuen 1920an. Chiang budista izanik, Soongen senitarteko kristauak kontra egon ziren hasieran, eta azkenean utzi zioten ezkontzen bakarrik Chiangek bere dibortzio froga erakutsi eta kristautasunera bihurtuko zela agindu ondoren. 1927an ezkondu ziren[1].

Bigarren Txina-Japonia Gerran rol aktiboak izan zituen Txinako Errepublikaren politika militarrean ere, bereziki aireko indar txinatarren koordinazioan. Joseph Stilwell eta Claire Lee Chennault komandante militar estatubatuarrek (Txinako fronteetan AEBek jarritako buruzagi militar nagusiek) zuzenean berarekin tratatu behar zuten kontu askotan[2].

1943an Ameriketako Estatu Batuetan zortzi hilabeteko bira egin zuen laguntza lortzeko[3].

Gerra horren ondoren, Gerra Zibila izan zen komunisten aurka, eta Chiang Kai-shek-ek Taiwanera ihes egin zuenean bere gobernuarekin, hara jarraitu zion emazteak. 1975ean senarra hil zitzaionean, bizitza publikotik ezkutatu zen alarguna, eta Estatu Batuetan bizi izan zen (bisitak eginez Taiwanera) 2003an hil zen arte, 105 urteko adinarekin (hiru mendetan bizi izandako pertsona izan zen).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «CHINA: Soong Sisters» Time 1927-12-12 ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2019-07-18 .
  2.   Byrd, Martha, 1930- (1987) Chennault : giving wings to the tiger University of Alabama Press ISBN 0817303227 PMC 14098529 . Noiz kontsultatua: 2019-07-18 .
  3. (Ingelesez)  Karon, Tony (2003-10-24) «Madame Chiang Kai-Shek, 1898-2003» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2019-07-18 .