Soraya Jimenez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soraya Jimenez

Bizitza
JaiotzaNaucalpan de Juárez (udalerria)1977ko abuztuaren 5a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2013ko martxoaren 28a (35 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Altuera153 zentimetro

Soraya Jiménez Mendívil (Naucalpan de Juárez, Mexikoko estatua, 1977ko abuztuaren 5a - Mexiko Hiria, 2013ko martxoaren 28a) Mexikoko halterofilista izan zen. Sidney 2000ko Joko Olinpikoetan urrezko domina irabaztea lortu zuen, eta urre olinpiko bat lortu zuen lehen atleta mexikarra izan zen.

Biografia eta karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977-1996: lehen urteak

Soraya Jiménez Mendívil 1977ko abuztuaren 5ean jaio zen Naucalpan de Juárezen, Mexikoko estatuan. José Luis Jiménezen eta María Dolores Mendívilen alaba izan zen, eta ahizpa bikia zuen, Magali Jimenez. Oso gaztetatik hasi zen kirolean, saskibaloiean zehazki, eskolan.[1]

Beste kirol batzuetan ere frogatu ondoren (badmintonean eta igeriketan), Jiménezek halterofiliarekiko zaletasuna aurkitu zuen. Hori dela eta, bete-betean sartu zen disziplina horretan, irakasleek gidatuta. Pisu handiak jasateko gaitasuna zuen, eta hainbat txapelketatan sartu zuten.

Halterofilian, Jimenez gero eta gehiago nabarmentzen hasi zen, lehendabizi Espainian, eta ondoren, 16 urterekin nazioarteko lehen saria lortu zuen Estatu Batuetako Colorado Springseko (AEB) NORCECA kopan pisuak altxatzen hirugarren postua lortu zuenean.[2]

1996-2000: lanbide hastapenak

1996an, lehen garaipena lortu zuen lehia batean, urrea irabazi baitzuen Venezuelako Carúpano hiriko Simón Bolívar Nazioarteko Txapelketan. Txapelketan, 170 kilo jaso zituen.

1997an, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak onartu egin zuen Joko Olinpikoetan emakumeek halterofilian parte hartzea. Hurrengo urteak oso onak izan ziren Sorayarentzat, 1998an, Gazteen Olinpiadak, Erdialdeko Amerikako Jokoak eta Karibekoak irabazi zituen, eta 1999an Joko Panamerikarretan zilarrezko domina lortu zuen.[3]

2000: Sidneyko Joko Olinpikoak 2000

Baina kirolari gisa duen ospea 2000ko irailaren 18an iritsi zen, Jiménezek historia egin zuenean, Joko Olinpikoetan urrezko domina irabazi zuen lehen emakume mexikarra izaten. Ri Song Hui iparkorearra gainditu zuen.[4]

2002-2004: eztabaidak eta erretiroa

2002an, nazioarteko eskandalu batean sartu zen Jiménez, batetik, Unibertsitate txapelketa batera aurkeztu zen dokumentu faltsuekin. Eta bestetik, urte berean, jakin zuten Sorayak tranpak egin zituela eta dopina erabili zuela txapelketa panamerikarrean garaile izateko. Ondorengo urteetan, 2004ko Atenasko olinpiar jokoetarako sailkatzeko gai ez izanak eta bere errendimendu txarrak halterofilia uztea behartu zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko martxoaren 28an, Jimenez 35 urte zituela hil zen Mexiko Hirian bihotzeko batek jota.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Redacción. (2020-09-19). «Recordamos a Soraya Jiménez, una mexiquense de Oro» La Jornada Estado de México (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. (Gaztelaniaz) «https://aristeguinoticias.com/3103/kiosko/soraya-jimenez-1977-2013-primera-mexicana-en-ganar-medalla-de-oro/» Aristegui Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. (Gaztelaniaz) «A 10 años de Soraya Jiménez, la primera mujer mexicana en lograr el oro olímpico» Marca México 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  4. (Gaztelaniaz) Rueda, José Ángel. (2023-03-28). «El día que Soraya Jiménez hizo vibrar a México con su oro en Sydney 2000» ESTO (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]