Souphanouvong

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Souphanouvong
Souphanouvong1978.jpg
Laosko presidentea

1975eko abenduak 2 - 1991ko abuztuak 15 - Phoumi Vongvichit
Bizitza
Jaiotza Luang Prabang1909ko uztailaren 13a
Herrialdea  Laos
 Frantzia
Heriotza Vientiane1995eko urtarrilaren 9a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa École des Ponts ParisTech
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Vietnamgo Gerra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Lao People's Revolutionary Party

Souphanouvong (Luang Prabang, 1909ko uztailaren 13a - Vientian, 1995eko urtarrilaren 9a) Laosko politikaria izan zen. Errege-familiako kidea, eta Laosko Errepublikako lehen lehendakaria. Ingeniari-ikasketak egin zituen, Frantzian. Laosera itzultzean, 30eko hamarraldiaren bukaeran, mugimendu abertzalean parte hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren bukaeran, berriz, frantsesen aurka borrokatu zen Indotxinako Gerran. Pathet Lao mugimendu nazionalista komunistaren sortzaileetako bat izan zen, 1950ean. Bere anaiorde Souvanna Phoumaren lehendakaritzapean, Plangintza, Berreraikuntza eta Hirigintzako ministro izan zen (1957-1958), baina atxilo hartu zuten gobernua erorarazi zuen estatu-kolpe batean. Ihes egitea lortu zuen, eta handik aurrera Pathet Lao taldearen ekintza armatuen arduradun izan zen. 1962an, denboraldi labur batez, anaiarekin bat egin zuen koalizioko gobernu batean. Gero, baina, Estatu Batuetako gudarostearen laguntza zuen Souvanna Phoumaren gobernu zentralaren aurka borrokatzen jarraitu zuen, hamarraldi oso batez. Bake hitzarmena 1973an gauzatu zen, batasun nazionaleko gobernu bat eratu zenean, Pathet Lao taldearen gidaritzapean. 1975ean monarkia abolitu ondoren, Souphanouvong Laosko Herri Errepublika Demokratikoaren lehen lehendakaria izan zen. 1986an karguaren dimisioa eman zuen, osasun-arazoak argudiatuz, baina Pathet Laon zituen karguei eutsi zien, 1991. urtera arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]