Erromatar Inperioaren garaian udalerri hau bere bainu, iturri eta ur termalengatik ezaguna zen. Bertsio batzuen arabera gaur egungo ur eta igerilekuetan oinarritzen den aisialdi eta erlaxazio tratamenduetan datzan spa (valonieraz: Spå) izena udalerri honen izenetik eratorria litzateke.