Splash

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Splash
Datuak
Jatorrizko izenburua Splash
Urtea 1984
Estreinaldia 1984ko martxoak 9
Generoa komedia erromantikoa/fantasia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Iraupena 111 minutu
Aurrekontua 8 milioi dolar
Banatzailea Touchstone Pictures
Zuzendaria
Ron Howard
Ekoizleak
Brian Grazer
John Thomas Lenox
Gidoilariak
Brian Grazer
Bruce Jay Friedman
Lowell Ganz
Babaloo Mandel
Aktoreak
Tom Hanks
Daryl Hannah
Eugene Levy
John Candy
Musikagileak
Lee Holdridge
Argazkilariak
Donald Peterman
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Sariak
Oscar Sarietarako izendapena jatorrizko gidoi hoberenaren mailan

Splash 1984an Ron Howardek zuzendu zuen film bat da, fantasiazkoa eta komedia erromantikoa. Lowell Ganzek eta Babaloo Mandelek idatzia, Allen izeneko protagonistaz (Tom Hanks) maitemintzen den sirena baten (Daryl Hannah) istorioa kontatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disneyko konpainia bat den eta helduentzat zuzendutako filmeetan ere espezializatu zen Touchstone Filmsek ekoitzitako lehen filmeetako bat da. Protagonista nagusiaren papera Tom Hanksi eskaini aurretik Dudley Moore, Bill Murray eta John Travoltari eskaini zioten, hauek paper horri uko egin ziotelarik. Eta sirenaren papera Daryl Hannahri eskaini aurretik Sissy Spacek, Debra Winger eta Jane Fondari eskaini zioten, hauek ere paperari uko egin ziotelarik. Tom Hanksek zinean lortu zuen lehen arrakasta izan zen, eta Daryl Hannah aktore ezagun bihurtu zen sirenaren bere paperarekin.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetan, Allen Bauer (Tom Hanks) itsasora jaurtitzen da itsasontzi batetik zeozer bitxia ikusten duelako, azkenean sirena bat dena. Urte batzuk beranduago, jada heldua denean, itsasora toki berean erortzen da, eta sirena berak (Daryl Hannah) salbatu egiten du. Sirenaren isatsa giza hankatan bihurtzen da lehor dagoenean eta berriz isats bihurtzen da bustitakoan.

Egun batzuk igaro ondoren, sirenak Allen faltan botatzen du, eta honen bila doa New Yorkera, uretara erori zitzaion diruzorroagatik non topatu asmatzen duelarik. Biluzik agertzen da Askatasunaren Estatuaren oinarrian jende guztiaren aurrean eta atxilotu egiten dute. Allenen diruzorroa daramanez, honi abisua ematen diote eta bere etxera eramaten du. Sirenak ez du Allenen hizkuntza batere hitzegiten, baina azkar ikasten du telebista ikusiz, biltegi handietara doa arropa erostera giza bizitzara ohituz, eta Madison izena hartzea erabakitzen du. Allenekin bizitzen geratzen da denbora askoan, eta azkenean ezkontzea erabakitzen dute Allenek bere emaztearen benetako izaera ezagutu gabe.

Bitartean, sirena ikusi zuen eta honi buruz ikertzen aritu zen zientzialari batek aurkitu egiten du. Hutsegindako zenbait saiakeren ondoren, azkenean aurkitu egiten du eta mozorroa kentzen dio, bere benetako izaera erakutsiz oinak urarekin busti ondoren, isats bihurtzen direnak lekuko askoren aurrean sirenak Alleni bere sekretua aitortu behar zion une berean. Allen eta sirena behartuta eroaten dituzte gune zientifiko batera, Allen laster askatzen duten arren, ezer berezirik ez duela ikusita. Sirena aurkitu zuen zientifikoak azkenean Alleni eta honen anaiari laguntzen die sirena askatzen.

Azkenean, sirenak ihes egiten du eta Allenek berarekin joatea erabakitzen du duen guztia baztertzea batere inporta ez zaiolarik eta elkarrekin uretara doaz bizitza berri bat urazpiko munduan hasteko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film hau jatorrizko gidoiaren mailan Oscar Sarietarako izendatua izan zen.

Jarraipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greg Antonaccik Splash Too izeneko jarraipen bat zuzendu zuen, 1988an agertu zena, baina ez zuen jatorrizko aktoreekin lan egin.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan Target Booksek Ian Marterrek Ian Don ezizenarekin idatzitako pelikularen nobelizazio bat argitaratu zuen.

Kantuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H2O telesailean ere sirenei filme honetan gertatzen den gauza bera gertatzen zaie. Lehor daudenean giza hankak dituzte, eta bustitakoan hankak isats bihurtzen zaizkie.