Sri Lankako gerra zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sri Lankako gerra zibila
Sri Lanka-CIA WFB Map.png
Sri Lanka Indiako kostaldetik gertu dagoen irla bat da.
Data 1983ko uztailaren 23 - 2009ko maiatzaren 18
Lekua Sri Lanka
Emaitza
Gudulariak
Sri Lanka Sri Lanka
India Bakea mantentzeko Indiako indarrak (1987–90)
Txantiloi:Herrialde info Flag of Tamil Eelam.svg Tamil Eelamgo Askatasun Tigreak
Buruzagiak
Sri Lanka Junius Richard Jayawardene (1983–89)

Sri Lanka Ranasinghe PremadasaTxantiloi:KIA (1989–93)
Sri Lanka Dingiri Banda Wijetunge (1993–94)
Sri Lanka Chandrika Kumaratunga (1994–2005)
Sri Lanka Mahinda Rajapaksa (2005–2009)

India Rajiv Gandhi (1987-1989) Txantiloi:KIA
Velupillai PrabhakaranTxantiloi:KIA (1983–2009)
Selvarasa Pathmanathan
Thillaiyampalam Sivanesan Txantiloi:KIA
Shanmugalingam Sivashankar
Kandiah Balasegaran
Vaithilingam Sornalingam Txantiloi:KIA
Gopalaswamy Mahendraraja (exekutatua)
Indarra
Sri Lanka Sri Lanka Indar Armatuak:
95,000 (2001)
118,000 (2002)
158,000 (2003)
151,000 (2004)
111,000 (2005)
150,900 (2006)[1]
India Bakea mantentzeko Indiako indarrak:
100,000 (gehieneko momentuan)
Txantiloi:Herrialde info Flag of Tamil Eelam.svg Tamil Eelamgo Askatasun Tigreak
(kenduta taldearen indar laguntzaileak):
6,000 (2001)
7,000 (2003)
11,000 (2005)
8,000 (2006)
7,000 (2007)</ref>[2]
(indar laguntzaileak barne):
25,000 (2006)
30,000 (2008)[3]
Galerak
23,327+ hildako
60,000+ zauritu (Sri Lankako militarrak eta poliziak)[4][5][6][7]
1,200 hildako
(Bakea mantentzeko Indiako indarrak)[8]
27,000+ LTTEko eta beste Tamil militanteak hil[9][10][11][12]
11,644 Tigre atxilotuta[13]
60,000–100,000 hildako (estimazioa)
2009ko maiatzak 16: Sri Lankan Gobernuak LTTEek borroka galdu egin zuela adierazi zuen.
2009ko maiatzak 17: LTTE onartu egin zuen Sri Lankako Gobernuak garaitu zuela.
2009ko maiatzak 19: Mahinda Rajapaksak ofizialki gerra zibila amaitu zela adierazi zuen parlamentuan.

Sri Lankako gerra zibilean gehiengo sinhalarraren bazterkeriaren aurka matxinatu ziren tamil tigreak 1983an. Herrialdearen laurdena kontrolatzea lortu zuten, eta de facto estatua sortu. 2009an amaitu zen ofizialki gerra, Sri Lankako armadak tamilen erresistentzia zapaltzean[14].

Gerra zibilaren azalpen laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibil luze eta odoltsua sufritu zuen Sri Lankak hogeita bat urtez, sinhalar budisten eta tamil hinduen arteko liskarretan. 1983. urtean piztu zen gatazka, nahiz eta etnien arteko arazoak eta indarkeria lehenago hasi. Orduz geroztik, 100.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Ofizialki 2009. urtean amaitu zen gatazka, Sri Lankako armadak tamil tigre gerrillariak guztiz inguratu eta bakartu zituenean. NBEren arabera, gerrako azken asteetan 70.000 zibil hil ziren. Gerra krimenak izan ote ziren ikertzeko gobernuaren geldotasuna ikusirik, NBEk berak hasiko zituen ikerketak. Gerra bukatu eta bost urtera, 30.000 iheslari zeuden oraindik herrialdean.

1948-1983: gerra aurreko egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948. urtean lortu zuen Sri Lankak Erresuma Batutik askatzea. Kolono britainiarrek aldeko tratua ematen zioten tamil gutxiengoari. Gainera, Indiatik tamilak ekarri zituzten, uharteko te eta kafe sailetan lan egiteko, eta bertako tamilei gehitu zitzaizkien. Horrela sinhalar nazionalistek tamilekin zuten ezinikusia handitu zen. Burujabetzaren osteko lehen hauteskundeak egitean, boterea haien eskuetara igaro zen. Sinhalar gehiengoaren nagusitasunak gutxiengoaren eskubide politiko eta kulturalak urratzen hasi zen ordutik.

Gutxiengoa zapaldu ahala, horien jarrerak eta aldarriak aldatu eta gogortu egin ziren. Estatu federal bat eskatzeari utzi, eta independentziaren alde egin zuten tamil askok. Velupillai Prabhakaranek 1976an LTTE Tamil Eelamgo Askatasun Tigreak taldea sortu zuen, uhartearen ipar-ekialdean tamilen estatua sortzeko helburuarekin. Munduko gerrillari talderik boteretsuenetakoa eta indartsuenetakoa izan zen. Infanteriaz gain, abiazioa eta itsas armada izan zituen, eta urteetan lur eremu zabalak kontrolatu eta de facto estatua sortu zuen, lege eta gobernu sistemarekin.

1983-2009: gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an hasi zen gerra zibila, sinhalar gehiengoaren gobernuaren eta LTTEren artean. Beste tamil talde armatuak LTTEra batu ziren, nahiz eta ondoren hainbat banaketa izan. JVP sinhalar talde nazionalistaren ekintza armatuek are gehiago okertu zuten giroa. 2000. urtetik aurrera, hainbat saiakera egin zituzten gatazka baketze aldera, baina hitzartutako su-etenek ez zuten egoera konpondi. 2004an tsunamiak uhartea jo zuen, eta herritarren bizi-baldintzak are gehiago okertu ziren. 35.000 lagun baino gehiago hil ziren hondamendi naturalaren ondorioz.

2005ean, Manida Rajapaksak irabazi zituen Sri Lankako presidentetzarako bozak, eta martxan jarri zuen LTTErekin amaituzuen estrategia militarra. Sri Lankako armadaren erasoaldiek uharteko ekialdetik kanporatu zituzten gerrillari tamilak, lehenbizi 2006an. Hurrengo urtean, iparraldea hartu zuten jomugan. LTTE bakartzea lortu zuen Rajapaksak. Lehenbizi, itsas armada hondoratuz armaz hornitzea galarazi zion. Nazioartean tamilek egiten zuten diru bilketa blokeatzea lortu zuen ondoren. Uhartearen laurdena kontrolatu zutenean gerrillarien gainbehera hasi zen orduan. Jaffar penintsula utzi eta azken erresistentzia gunea Mullaitivu oihanean ezarri zuten. Ez zuten asko iraun oihanean, eta, banan-banan, azken baseak galdu zituzten.

Gerra zibilaren amaierako gerra krimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zibilen aurkako eraso basatiak egon ziren gerraren azken urteetan. Human Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundeak Kolonbo salatu zuen zibilen aurkako sarraskia egiteagatik. Tamil tigreak akabatzeko aukera ikusirik, gupidarik gabe egin zuen armadak tamilen aurka; behin baino gehiagotan bonbardatu zituzten ospitaleak, eta iheslariak kontzentrazio eremuetan pilatu zituzten. Gobernuak ez erasotzeko gunea izendatu zuen kostaldeko Vanni inguruko 14 kilometro karratu. 400.000 iheslari inguru pilatu ziren eremu horretan. Etengabeak izan ziren gune babestu haren aurkako bonbardaketak. Horregatik ikertu nahi zituen NBEk gerra krimenak izan ote ziren. NBEk tamilei ere leporatzen zien gatazka eremutik ihes egin nahi zutenei tiro egitea eta haur soldaduak erabiltzea.

2009: gerra zibilaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamil tigreen buruzagi nagusi eta sortzailea hiltzean amaitu zen ofizialki gerra. Maiatzaren 17an eman zuten Prabhakaranen heriotzaren berri, eta lau haizeetara zabaldu zuten haren hilotzaren argazkia.

2009 -: gerraren ondorengo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TNA Tamilen Aliantza Nazionala alderdiak estatu propioa sortzeko eskaria alboratu eta irtenbide federal baten alde egin zuen porrota militarren ondoren. Gobernuak adierazi zuen adiskidetze prozesua martxan jarriko zuela. Hala ere, hitzemandakoa ez zuen bete: giza eskubideen aldeko taldeek zioten gutxiengoaren bazterketak bere horretan zirauela.

2013ko irailean, ipar-ekialdeko probintzietako hauteskundeetan TNA gailendu zen, baina Kolonbo eskumenak itzultzearen aurka zegoen, eta nahiago zuen aginte militarrari eutsi. Crisisgroup nazioarteko aholkularitza taldeak zaila ikusten zuen tamilen autogobernuak aurrera egitea, batez ere gainontzeko herrialdean «demokrazia defizita handia» zelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]