Chandrika Kumaratunga
Itxura
Chandrika Kumaratunga (Kolonbo, 1945eko ekainaren 29a) Sri Lankako politikaria da. Sri Lankako bosgarren presidentea izan zen, kargu horretara iritsi zen lehen emakumea izanik. Bere agintaldia 1994ko azaroaren 12an hasi eta 2005eko azaroaren 19an amaitu zen. Lehen ministroa ere izan zen 1994ko abuztuaren 19tik azaroaren 14ra.
Sirimavo Bandaranaike eta Solomon Bandaranaikeren alaba da, Freedom Party alderdi politikoko kideak biak. Bere aita Sri Lankako lehen ministroa izan zen, baina 1959an hil zuten. Gertaera honen ondoren, bere amak kargu bera hartu zuen hiru alditan.
Chandrika 1994ko abuztuaren 19an aukeratu zuten Sri Lankako lehen ministro, eta urte horretako azaroan irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak.[1][2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Profile: Chandrika Kumaratunga. 2005-08-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «Chandrika Bandaranaike Kumaratunga | president of Sri Lanka» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ Skard, Torild, 1936-. Women of power : half a century of female presidents and prime ministers worldwide. ISBN 978-1-4473-1579-7. PMC 886539891. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).