Star Trek IV: The Voyage Home

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Star Trek IV: The Voyage Home
Star trek 4 de.svg
Jatorria
Argitaratze-data 1986
Jatorrizko izenburua Star Trek IV: The Voyage Home
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma, comic science fiction Itzuli eta abenturazko filma
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Honen parte da Star Trek Itzuli
Star Trek
Grabazio lekua(k) San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Leonard Nimoy
Gidoigilea(k) Steve Meerson Itzuli
Peter Krikes Itzuli
Nicholas Meyer Itzuli
Harve Bennett Itzuli
[[Kategoria:Steve Meerson Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Peter Krikes Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Nicholas Meyer Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Harve Bennett Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
William Shatner (James Tiberius Kirk)
DeForest Kelley (Leonard McCoy)
James Doohan (Montgomery Scott )
George Takei (Hikaru Sulu)
Walter Koenig (Pavel Chekov )
Nichelle Nichols (Nyota Uhura)
Robin Curtis
Catherine Hicks (Gillian Taylor )
Jane Wyatt
John Schuck
Leonard Nimoy (Spock)
Majel Barrett
Mark Lenard
Robert Ellenstein
Brock Peters

[[Kategoria:DeForest Kelley Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:James Doohan Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Walter Koenig Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nichelle Nichols Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robin Curtis Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Catherine Hicks Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Schuck Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Mark Lenard Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Ellenstein Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Harve Bennett Itzuli
[[Kategoria:Harve Bennett Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Industrial Light & Magic Itzuli

[[Kategoria:Industrial Light & Magic Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Peter E. Berger Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Leonard Rosenman
Argazki-zuzendaria Donald Peterman
Fikzioa
Kontakizunaren tokia San Frantzisko
Argumentu nagusia Denbora bidaia
Historia
Genesis saria
Nominazioak Argazkigintza onenaren Oscar Saria
59th Academy Awards

Donald Peterman

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
59th Academy Awards

Leonard Rosenman

Soinu edizio onenaren Oscar Saria
59th Academy Awards

Mark A. Mangini

Soinu onenaren Oscar Saria
59th Academy Awards

Terry Porter , David J. Hudson , Mel Metcalfe , Gene Cantamessa
Kanpo loturak
www.startrek.com/page/star-trek-iv-the-voyage-home

Star Trek IV: The Voyage Home (euskaraz Star Trek IV: Etxerako Bidaia) 1986ko Leonard Nimoy estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako zientzia-fikziozko filma bat da. William Shatner, Leonard Nimoy, DeForest Kelley, James Doohan, George Takei, Walter Koenig, Nichelle Nichols, Robin Curtis, Catherine Hicks, Jane Wyatt, John Schuck, Majel Barrett eta Mark Lenard aktoreek antzeztu zuten.

Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesaila ospetsuan oinarritutako film saileko bigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982) eta Star Trek III: The Search for Spock (1984) filmen jarraipena da, ondoren jarraipen ugari izan zituen: Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2286. urtea. Aurreko Star Trek III: Spock Bilatuz filmean Spockek (Leonard Nimoy) heriotzari izkin egitea lortu eta bere adiskideekin batera berrelkartuz Izarretako Flotaren aurrean euren desobedientzia eta ekintzengatik erantzun beharko dut (Enterprise espazio-ontziaren ostea eta suntsitzea, USS Excelsior (NX-2000) espazio-ontziaren sabotajea, goi buruzagien aginduei men ez egitea, etab). Halere, Lurrerako itzulerako bidean doazela Klingondar Harrapakin Hegazti espazio-ontzi baten bidez Espazio-Zunda ezezagun batek deszifratu ezin daitezkeen zenbait mezu igortzen ari dela eta Lurraren eremu magnetikoan eragin eta planetaren suntsipena suposa dezaketen hondamendiak gauzatzen ari dela jakingo dute.

Zundaren mezuak ikertuz Spockek baleen doinuen antzekoak direla ondorioztatuko du, gerora mezu hauek zehazkiago balea grisentzat zuzenduak daudela jakingo dute, baina zoritxarrez, XXIII. mendean jada bale grisak desagertuak daude. Ondorioz, James T. Kirk (William Shatner), Spock jauna, Leonard McCoy (DeForest Kelley), Hikaru Sulu (George Takei), Nyota Uhura (Nichelle Nichols), Pavel Chekov (Walter Koenig) eta Montgomery Scott (James Doohan) denboran iraganera bidaiatu eta XX. mendeko 1986. urteko San Frantzisko hirira iritsiko dira, bertan pare bat bale topatu eta etorkizunera eramateko asmoz. Garaiz kanpo nahiz zibilizazio ezberdin batean daudenez, bizipen ugari biziko dituzte, horietako asko nahiko bitxi eta barregarriak. Azkenean euren helburua lortu eta etorkizunera itzuliz Zundaren egonezina baretu, eta Lurra salbatzea lortuko dute. Honen ondoren, Kirk eta gainontzeko adiskideak epaituak izan eta leporatzen zaizkien kargu guztietatik errugabetuak izango dira, Kirk ez beste, azken honi almirante mailatik kapitainera igaroarazi eta USS Enterprise-A espazio-ontziaren ardura emango baitiote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]