Star Trek Into Darkness
Star Trek Into Darkness (euskaraz Star Trek Iluntasunean) 2013ko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen Star Trek telesailan oinarritua dago. Chris Pine, Zachary Quinto, Zoe Saldana, Karl Urban, Simon Pegg, Benedict Cumberbatch, Peter Weller, John Cho, Anton Yelchin, Bruce Greenwood, Leonard Nimoy eta Alice Eve aktoreek antzeztu zuten.
Film saileko hamabigarren filma izan zen: Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984) eta Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991) eta Star Trek: Generations (1994), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek: Insurrection (1998), Star Trek: Nemesis (2002), Star Trek (2009), eta Star Trek Beyond (2016) filmak jarraitu zuen.
2013ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Roger Guyett, Patrick Tubach, Ben Grossmann eta Burt Dalton) izendapena jaso zuen.
Leonard Nimoy aktoreak Spock pertsonaia antzeztu zuen azken filma ere bada, 2015ean hil baitzen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enterprise espaziontziko eskifaiari etxera itzultzeko agintzen diotenean, Lurrean Federazioaren agintaritzari bere barnetik erasotu dion eta Espazio Armada krisian sartuarazi duen indar izugarri bati aurre egin beharko dio. Arazoa konpontzen saiatzeko, eta tartean gai pertsonal bat ere argitzeke duela, Kirk kapitainak (Chris Pine) berez suntsiketa masiboko arma bat den gizon bat atzemateko asmoz gerran dagoen planeta batean sartuko den talde bat zuzenduko du. Talde hil ala biziko xake joko epiko batean barneratzen doan heinean, leialtasuna frogan jarri, adiskidetasunak hautsi, eta Kirkek duen familia bakarrak, eskifaiak, zenbait sakrifizio egin beharko ditu.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Chris Pine: James Kirk
- Zachary Quinto: Spock
- Karl Urban: Leonard « Bones » McCoy
- Zoë Saldaña: Nyota Uhura
- Simon Pegg: Montgomery « Scotty » Scott
- John Cho: Hikaru Sulu
- Anton Yelchin: Pavel Chekov
- Benedict Cumberbatch: John Harrison / Khan Noonien Singh
- Bruce Greenwood: Christopher Pike
- Peter Weller: Marcus almirantea
- Alice Eve: Carol Marcus doktorea
- Joseph Gatt: 0718 agente zientzialaria
- Noel Clarke: Thomas Harewood
- Nazneen Contractor: Rima Harewood
- Ser'Darius Blain: soldadua
- Kraisit Agnew: Nikicha Tomser
- Elly Kaye: Armadako ofiziala
- Nolan North: USS Vengeance espaziontziko ofiziala
- Kasia Kowalczyk: Grasia Alien
- Beau Billingslea: Abott kapitaina
- Leni Ford: Cosmoe
- Leonard Nimoy: jatorrizko Spock
- Christopher Doohan: garraio ofiziala
- Mike Kalinowski: Armadako ofiziala
- Jonathan Dixon: Neville ofiziala
- Thomas W. Stewart: USS Enterprise espaziontziko ingeniaria
Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Star Trek: The Motion Picture (1979)
- Star Trek II: The Wrath of Khan (1982)
- Star Trek III: The Search for Spock (1984)
- Star Trek IV: The Voyage Home (1986)
- Star Trek V: The Final Frontier (1989)
- Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991)
- Star Trek: Generations (1994)
- Star Trek: First Contact (1996)
- Star Trek: Insurrection (1998)
- Star Trek: Nemesis (2002)
- Star Trek (2009)
- Star Trek Beyond (2016)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Star Trek Into Darkness filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Star Trek Into Darkness filmaren fitxa Startrek.com webgunean (Ingelesez)
- Star Trek Into Darkness filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2013ko filmak
- J. J. Abramsek zuzendutako filmak
- Roberto Orcik idatzitako filmak
- Alex Kurtzmanek idatzitako filmak
- Damon Lindelofek idatzitako filmak
- Zoe Saldanak antzeztutako filmak
- John Chok antzeztutako filmak
- Alice Evek antzeztutako filmak
- Peter Wellerrek antzeztutako filmak
- Anton Yelchinek antzeztutako filmak
- Chris Pinek antzeztutako filmak
- Zachary Quintok antzeztutako filmak
- Karl Urbanek antzeztutako filmak
- Benedict Cumberbatchek antzeztutako filmak
- Simon Peggek antzeztutako filmak
- Bruce Greenwoodek antzeztutako filmak
- Noel Clarkek antzeztutako filmak
- Heather Langenkampek antzeztutako filmak
- Leonard Nimoyk antzeztutako filmak
- Nolan Northek antzeztutako filmak
- Nick E. Tarabayk antzeztutako filmak
- Chris Hemsworthek antzeztutako filmak
- Aisha Hindsek antzeztutako filmak
- Jennifer Morrisonek antzeztutako filmak
- Scott Lawrencek antzeztutako filmak
- Akiva Goldsmanek antzeztutako filmak
- Bill Haderrek antzeztutako filmak
- Kevin Michael Richardsonek antzeztutako filmak
- J. J. Abramsek ekoitzitako filmak
- Alex Kurtzmanek ekoitzitako filmak
- Roberto Orcik ekoitzitako filmak
- Damon Lindelofek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Star Trek filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jarraipen filmak
- 3D filmak
- Londresen girotutako filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak
- XXIII. mendean girotutako filmak