Stepan Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stepan Bandera
SBandera.jpg
Bizitza
Jaiotza Stary Uhryniv1909ko urtarrilaren 1a
Herrialdea West Ukrainian People's Republic
Poloniako Bigarren Errepublika
Talde etnikoa ukrainarra
Lehen hizkuntza ukrainera
Heriotza Munich1959ko urriaren 15a (50 urte)
Hobiratze lekua Munich Waldfriedhof (en) Itzuli
Heriotza modua gizahilketa: intoxikazioa
Hiltzailea Bohdan Stashynsky (en) Itzuli
Familia
Aita Andriy Bandera
Ama Miroslava Banderová
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lviveko Politeknikoa
Hizkuntzak ukrainera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ukrainako Greziar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Ukrainar Nazionalisten Erakundea
Ukrainar Nazionalisten Erakunde Iraultzailea
Stepan Bandera sign.svg

Stepan Andriovitx Bandera (ukraineraz: Степан Андрійович Бандера, polonieraz: Stepan Andrijowycz Bandera; Staryi Uhryniv, Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1909ko urtarrilaren 1a - Munich, 1959ko urriaren 15a) ukrainar eskuin muturreko politikaria izan zen. Ukraniar ultranazionalisten lider eta ideologoa izan zen eta Ukrainako Nazionalisten Erakundea zuzendu zen. Austria-Hungaria desegin ondoren, Galitzia Polonian jaio zen. Bandera erradikalizatu egin zen eta hainbat erakunde nazionalista sortu nituen. 1934an Bronislaw Pieracki barne ministro poloniarraren hilketa planifikatzeagatik heriotza-zigorra ezarri zioten. 1939an ihes egin zuen espetxetik, Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, eta alemaniarrek okupatutako eremuan babestu zen. Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu ondoren, 1941eko ekainaren 30an Ukrainako Estatua Berrezartzeko legea idatzi zuen. Gestapok Sachsenhausenera bidali zuen, deklarazioa kentzean uko egin ziolako. 1944an askatua, Mendebaldeko Alemanian bizitzen geratu zen. Han komunisten aurkako erakundeekin eta mendebaldeko gobernuekin lan egin zuen. 1959an erail zuten Munichen KGBko agenteek.