Surgut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Surgut
Errusiako udalerria
Surgut, Russia 06.jpg

Surgut bandera

Surgut armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Khanty-Mansi
Barrutia Uraletako Barruti Federala
Geografia
Koordenatuak 61° 15′ 00″ N, 73° 26′ 00″ E / 61.25°N,73.433333333333°E / 61.25; 73.433333333333Koordenatuak: 61° 15′ 00″ N, 73° 26′ 00″ E / 61.25°N,73.433333333333°E / 61.25; 73.433333333333
Surgut hemen kokatua: Errusia
Surgut
Surgut
Demografia
Biztanleria 306.675 biztanle
Eremua 219,92 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 3462
Ordu-eremua YEKT (UTC+06:00)
Webgune ofiziala


Surgut (errusieraz: Сургут) erdialdeko Errusian, Siberiako mendebaldean, dagoen Khanty-Mansi barruti autonomoko hiria da. Khanty-Mansiko hiri handiena da, eta Tiumen oblastako bigarrena. 2010ean 306.675 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surgut Siberiako hiririk zaharrenetarikoa da, Teodoro I.a Errusiako tsarrak 1594. urtean sortua.

Hiria berriki eraldatuta dago: 1960. urtetik hona, gas- eta petrolio-gune bihurtuta dago, eta 1965. urtean hiri-izaera eman zioten Surguten sortuz joan zen aglomerazioari.

Surguteko zubia aipatzekoa da, tiranteduna, dorre bakarreko luzeena munduan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografiaren bilakaera
1897 1926 1959 1970 1979 1989 1996 2002 2010
1 100 1 300 6 000 34 000 107 300 247 800 266 300 285 027 306 675

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio-ekoizpena eta gas naturalaren prozesamendua dira hiriko ekonomia-jarduera nagusiak. Enpresa ezagunenak Surgutneftegaz ("Surgut" izenez ere ezaguna) eta Surgutgazprom (Gazprom handiaren filiala) dira. Zentral elektrikoak ere garrantzitsuak dira.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian, besteak beste, aireportua eta trenbide-geltokia daude. Errepidez ere, ondo lotuta dago.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surgut neguan

Surgutek klima azpiartikoa du, Dfc Köppen klima sailkapenaren arabera. Neguan oso hotz handia egiten du, eta udak ere laburrak eta hotzak dira. Hil hezeenak uztaila eta abuztua dira. Urtean 154 egunetan elurrez zurituta egon izan da, eta martxoan 40 cm inguruko elurteak arruntak dira.

Jaso diren mugako datu batzuk:

  • Elur-geruzaren altuera handiena: 142 cm
  • Tenperatura hotzena: -55,2 °C (1918ko otsailean)
  • Tenperatura beroena: 33,8 °C (1969ko uztaila)
  • Urtean batezbeste elurrez zurituta: 112 egun
  • Euri-egunak urtean: 74
  • Ekaitz-egunak urtean: 24
  • Elur-ekaitzeko egunak urtean: 13


Datu klimatikoak (Surgut)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 2.7 6.5 10.3 23.0 31.8 33.5 35.2 30.3 27.4 20.7 8.2 2.5 35.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −16.3 −14.2 -4.8 1.6 10.6 18.9 22.4 18.2 10.8 2.5 -8.3 -14.2 2.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -20.0 -18.3 -9.3 -2.9 5.8 14.4 18.2 14.4 7.4 -0.2 -11.5 -18.0 -1.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −23.4 −22.0 −13.6 -7.1 1.7 10.1 14.0 10.8 4.6 -2.6 −14.6 −21.7 -5.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −54.2 −55.2 −48.7 −39.7 −22.0 -6.7 -0.1 -3.7 −10.5 −30.7 −46.9 −55.0 −55.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 22 28 34 58 57 76 69 85 55 39 32 580
Iturria: [2]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Surgut Aldatu lotura Wikidatan