Khanty-Mansi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Khanty-Mansi
Ханты-Мансийский автономный округ — Югра
 Errusia
Khantia mansia map.png
Flag of Yugra.svg Coat of Arms of Yugra.svg
Administrazioa
Estatua  Errusia
ISO 3166-2 RU-KHM
Hiriburua Khanty-Mansisk
Q24933317 Itzuli Natalya Komarova Itzuli
Geografia
Koordenatuak 62° 15′ 00″ N, 70° 10′ 00″ E / 62.25°N,70.166666666667°E / 62.25; 70.166666666667Koordenatuak: 62° 15′ 00″ N, 70° 10′ 00″ E / 62.25°N,70.166666666667°E / 62.25; 70.166666666667
Khanty-Mansi in Russia.svg
Azalera 534,800 km²
Mugakideak Komi, Jamalia-Nenetsia, Krasnoiarsk kraia, Tomsk oblasta, Tiumen oblasta eta Sverdlovsk oblasta
Demografia
Biztanleria 1.532.243 bizt. (2010)
Dentsitatea 2,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Banaketa administratiboa Barruti autonomoa
Hizkuntza ofiziala errusiera, Khantiera eta Mansiera
Ordu eremua Yekaterinburg Time Itzuli
Matrikula 86 eta 186
www.admhmao.ru/

Khanty-Mansi (errusieraz: Ханты-Мансийский автономный округ — Югра) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 534.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.243 biztanle zituen[1]. Hiriburua Khanty-Mansisk da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khanty-Mansi Siberiako Ob ibaiaren inguruan eta Ural mendien ekialdean dago. Lurralde zingiratsua da Mendebaldeko Siberiako ordokian zabaltzen dena, mendebaldeko ertzean, Ural mendien hasieran salbu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende erdia arte aberastasun iturri nagusia ibaietako arrantza, abere-hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960ren ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio- eta gas-hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzeetan. Hobien ustiapenak etorkin asko erakarri zituen, Sobietar Batasun ohi osotik zetozenak.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean sortu zuten barruti autonomo hau khanty eta mansi herrientzat. Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Beti ere, 2002ko erroldan hogeita bost talde etniko zenbatu ziren, eta talde bakoitza bi mila pertsona baino gehiagok osatzen zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khanty-Mansi Aldatu lotura Wikidatan