Khanty-Mansi

Wikipedia(e)tik
Khanti-Mansi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Khanty-Mansi
Khanty-Mansiko bandera Khanty-Mansiko armarria
Administrazioa
Estatua  Errusia
Hiriburua Khanty-Mansisk
Geografia
Koordenatuak 62° 15′ 00″ N, 70° 10′ 00″ E / 62.25°N,70.166666666667°E / 62.25; 70.166666666667Koordenatuak: 62° 15′ 00″ N, 70° 10′ 00″ E / 62.25°N,70.166666666667°E / 62.25; 70.166666666667
Khanty-Mansi in Russia.svg
Azalera 534.800 km²
Demografia
Biztanleria 1.532.243 biztanle (2010)
Dentsitatea 2,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Banaketa administratiboa Barruti autonomoa
www.admhmao.ru/

Khanty-Mansi (errusieraz: Ханты-Мансийский автономный округ — Югра) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 534.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.243 biztanle zituen[1]. Hiriburua Khanty-Mansisk da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khanty-Mansi Siberiako Ob ibaiaren inguruan eta Ural mendien ekialdean dago. Lurralde zingiratsua da Mendebaldeko Siberiako ordokian zabaltzen dena, mendebaldeko ertzean, Ural mendien hasieran salbu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende erdia arte aberastasun iturri nagusia ibaietako arrantza, abere-hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960ren ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio- eta gas-hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzeetan. Hobien ustiapenak etorkin asko erakarri zituen, Sobietar Batasun ohi osotik zetozenak.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean sortu zuten barruti autonomo hau khanty eta mansi herrientzat. Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Beti ere, 2002ko erroldan hogeita bost talde etniko zenbatu ziren, eta talde bakoitza bi mila pertsona baino gehiagok osatzen zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khanty-Mansi Aldatu lotura Wikidatan