Surt (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Surt

Surt, eskandinabiar mitologian (egungo islandieraz Surtur) Jotunen buruzagia da hegoaldean, Muspelheim suzko erresumako nagusia. Bere izenak, beltzarana edo beltza esan nahi du, eta, Ragnarökean, bere taldea iparralderantz bizi joango da hegoaldeko haize bat bezala, jainkoak zanpatzeko.

Richard Wagnerren "Jainkoen Gainbehera" edo Götterdämmerung operan, Surt, Sinmoreekin ezkonduta zegoen. Snorri Sturlusonen Edda prosaikoan "Surt Muspeleko mugan dagoena da, lurra zainduz. Bere ezpata garretan dago, eta mundua amaitzen den bitartean, jainkoen aurka borrokatu eta hauek garaituko ditu. Eta mundu osoa erreko du suarekin" (Gimlé Gilfaggining, IV). Hodmimir basoa baino ez da mantenduko, bere ezpatak suntsi ezin dezakeen gauza bakarra baita, eta handik sortuko dira beste behin mundua jendez beteko dutenak. Armarik gabe dagoen Frey jainkoa ere hilko du.

Surtsey sumendi uharte berri bat da, lurrazalera irten zena Islandiako hegoaldeko kostaldean, 1963an. Bere izenak islandieraz, "Surten uhartea" esan nahi du.

Jainkoen eta munduaren amaieran, Völuspan esaten den bezala:

« Hegoaldeko surt

sua daramana
Jainkoen ezpatak diz-diz egiten du iluntasunean
izarrek gauean bezala
Mendiak hauts bihurtzen dira
eta deabruak erori egingo dira
Gizonak, hondamendiranzko bideari darraio
zerua bitan zatitzen den bitartean.

»


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Surt (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan