Takanori Nagase

Wikipedia, Entziklopedia askea
Takanori Nagase

Bizitza
JaiotzaNagasaki1993ko urriaren 14a (30 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Tsukuba (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakjudoka
Pisua81 kilogramo
Altuera1,81 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm14679008 Facebook: 100006743023275 Twitter: nagataka1014 Instagram: nagatakajudo1014 Edit the value on Wikidata

Takanori Nagase, japonieraz 永瀬 貴規, (Nagasaki (Japonia), 1993ko urriaren 14a) judo borrokalari japoniarra da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezko domina lortu zuen, Sergiu Toma Arabiar Emirerri Batuakeko ordezkariarekin elkarbanatuz, ≤81 kg-ko gizonezkoen kategorian, Khasan Khalmurzayev errusiarraren (urrezkoa) eta Travis Stevens estatubatarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina lortu zuen ≤81 kg-ko gizonezkoen kategorian, Saeid Mollaei mongoliarra (zilarrezkoa) eta Shamil Bortxaxvili austriarra eta Matthias Casse belgikarra garaituz (elkarbanatutako brontzezkoa).
Japoniako taldearekin, berriz, zilarrezkoa lortu zuen talde mistoko kategorian, Frantziako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Alemania eta Israelgo taldeen (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik. Honako hauek osatzen zuten Japoniako taldea: Uta Abe, Shohei Ono, Chizuru Arai, Shoichiro Mukai, Akira Sone, Aaron Wolf, Tsukasa Yoshida , Miku Tashiro, Shori Hamada, Hifumi Abe, Hisayoshi Harasawa eta Takanori Nagase-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina ≤81 kg,
gizonezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina ≤81 kg,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Mistoa taldeka,
[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Takanori Nagase» JudoInside.com-en 2021-11-01ean begiratua (Ingelesez)
  2. «Takanori Nagase» olympedia.org 2021-11-01ean begiratua(Ingelesez)
  3. «Takanori Nagase» Olympics.com 2021-11-01ean begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Judoa, ≤81 kg, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Judoa, ≤81 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  6. «Judoa, mistoa taldeka, emaitzak 2020» olympedia.org (Ingelesez)