Tang Chih-chun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tang Chih-chun

Bizitza
JaiotzaTaipei County (en) Itzuli2001eko martxoaren 16a (23 urte)
Herrialdea Taiwan
Hezkuntza
HeziketaNational Taipei University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkularia
Jasotako sariak

Tang Chih-chun (txinera sinplifikatuz: 湯智鈞; pinyinez: Tāng Zhìjūn; 2001eko martxoaren 16a)[1] gizonezkoen arku makur (recurve) probetan lehiatzen den Taiwango arkularia da. 2018an, urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen taldearen proban, Luo Wei-min eta Wei Chun-hengekin batera, 2018an Asiako Jokoetan, Jakartan, Indonesian.[2]

2018an, Buenos Airesen (Argentina) ospatutako 2018ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, dominarik irabazi gabe. Mutilen banakako kanporaketetara iritsi zen, eta, bigarren kanporaketan, kalean utzi zuen Estatu Batuetako Trenton Cowlesek. Cowlesek urrezko domina irabazi zuen. Talde mistoan, brontzezko domina lortu zuen, Zeelanda Berriko Rebecca Jonesekin batera, eta Namibiako Quinn Reddig eta Trenton Cowlesen aurka galdu zuten partida.

2019an, Tangek eta Wei Chun-hengek zilarrezko domina lortu zuten gizonezkoen taldekako proban, Napolin (Italia) ospatutako 2019ko Udako Unibertsiadean.[3]

2021ean, Taipei txinatarreko ordezkari izan da Tokion (Japonia) ospatu diren 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da. [4]

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Asiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Jakarta Indonesia Inonesia 1. postua, urrezko domina Taldeka
Udako Unibersiadea
Urtea Lekua Domina Kategoria
2019 Napoles Italia Italia 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "2019 World Archery Championships"(PDF) World Archery. Artxibatua(PDF) Originaletik 2020-04-20an. 2020-04-20an begiratua.
  2. "Archery Results Book"(PDF) 2018 Asian Games. Artxibatua(PDF) Originaletik 2020-04-21ean. 2020-04-21ean begiratua.
  3. "Archery Results"(PDF) 2019 Summer Universiade. Archived(PDF) Originaletik 2020-04-23. 2020-04-23an begiratua.
  4. El Pais 1979-10-26 (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]