Tanimbar uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tanimbarreko kakatua

Tanimbar uharteak (edo Timorlaut), Indonesiako uharte batzuk dira, Moluka edo, indonesieraz, Maluku izeneko probintzian aurkitzen direnak.

5.500 kilometro karratu eta 60.000 biztanlerekin, Timor eta Ginea Berriaren artean daude. Uharterik garrantzitsuena, Jamdena edo Yamdena da, 2900 kilometro karratuko hedadura duena, uharte honetan, uhartediko herririk garrantzitsuena den Saumlaki dagoelarik, Selaru eta Larat uharteez gain. Bertan, batata, mangoa eta papaia landatzen dira. Nakar eta itsas luzokerren arrantza ere badago.

Indonesiako ekialdeko gainontzeko uharteak bezala, Tanimbar uharteak Wallacen Lerroan daude, interes zientifiko handikoak bere biodibertsitate aberatsagatik, Asia hegoekialdea eta Ozeaniaren artean aurkitzen baitira. Tanimbarreko kakatua eta Tanimbarreko kanpandorreko mozoloa bezalako espezieak daude.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tanimbar uharteak Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Indonesia
Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.