Edukira joan

Tanita Tikaram

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanita Tikaram

(2016)
Bizitza
JaiotzaMünster1969ko abuztuaren 12a (54 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Malaysia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaQueen Mary's College (en) Itzuli
Cranbourne (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, egile abeslaria eta musikaria
Genero artistikoapop musika
folk-pop (en) Itzuli
herri-kanta
indie folk (en) Itzuli
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaReprise Records
East West Records (en) Itzuli
Naïve Records

tanita-tikaram.com eta tanita-tikaram.com
IMDB: nm1138373 Facebook: tanitatikaramofficial Twitter: tanita_tikaram Instagram: tanitatikaramofficial MySpace: tikaramp Youtube: UCZUqt_u0REOsu5JdKt_VJ1w Souncloud: tanita-tikaram Spotify: 2gTl60Ao3u7bljVnAqxPh8 iTunes: 13664665 Last fm: Tanita+Tikaram Musicbrainz: 43554fe6-840b-4f61-b54b-8168398cb1e7 Songkick: 67815 Discogs: 112763 Allmusic: mn0000002578 Deezer: 3079 Edit the value on Wikidata

Tanita Tikaram (Münster, Alemania, 1969ko abenduaren 12a- ) pop/folk abeslari eta kantautore ingelesa da[1].

1988. urtean atera zuen Ancient Heart aurreneko diskoarekin mundu mailako arrakasta lortu zuen, "Twist in My Sobriety" eta "Good Tradition" abestiekin.

Alemaniako Münster hirian jaio bazen ere 12 urte zituela Ingalaterrara aldatu zen familia, Basingstoke hirira (Hampshire konderria). Aita indo-fijiarra du eta ama malaisiarra[2].

Oraindik nerabea zela Londresko nightclubetan jotzen hasi zen. WEA Records disketxeak aurkitu eta 1988an Ancient Heart diskoa kaleratu zuen[3]. "Twist in My Sobriety" eta "Good Tradition" abestiak Europako zerrendetako lehen 10 postuetan kokatu ziren, eta diskoaren lau milioi kopia saldu zituen mundu mailan[4]. 1989ko Brit Awards-etan "Twist In My Sobriety" abestiak single onenaren izendapena jaso zuen eta Tanita Tikaram berak emakumezko artista onenaren izendapena[5].

Diskoaren arrakastak eraginda hurrengo urteetan disko bana atera zuen urtero, baina bakoitzak aurrekoak baino arrakasta txikiagoa izan zuen[1]. Atsedenaldi bat hartzea erabaki zuen orduan eta San Franciscora aldatu zen. WEA Records-ekin azken disko bat atera zuen, Lovers in the City, eta aurrekoek baino harrera hobea izan bazuen ere[6] 1996an kontratua amaitu zen. 1996an The Best of Tanita Tikaram bilduma diskoa atera zuen WEA Recordsek ibilbideari amaiera emateko. Mother Records-ekin The Cappuccino Songs diskoa atera zuen orduan eta musika industriatik alde egitea erabaki zuen.

Ordutik aurrera oso bakanak izan dira Tanita Tikaramen agerraldiak, baina hiru disko gehiago atera zituen, Sentimental (2005), Can't Go Back (2012) eta Closer to the People (2016)[7].

  • Ancient Heart (1988)
  • The Sweet Keeper (1990)
  • Everybody's Angel (1991)
  • Eleven Kinds of Loneliness (1992)
  • Lovers in the City (1995)
  • The Cappuccino Songs (1998)
  • Sentimental (2005)
  • Can't Go Back (2012)
  • Closer to the People (2016)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b The Virgin encyclopedia of popular music. (Concise ed. argitaraldia) Virgin in association with Muze Inc 1997 ISBN 1-85227-745-9. PMC 38189417. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. Deevoy, Adrian. (1991-3-5). Tanika Tikaram's Record Collection. Q Magazine. 55:, 20–22 or..
  3. Strong, M. C.. (2000). The great rock discography. (5th ed. argitaraldia) Mojo Books ISBN 1-84195-079-3. PMC 44184348. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  4. (Ingelesez) Childs, Marti; March, Jeff. (2011-07-13). Where Have All the Pop Stars Gone? -- Volume 1. EditPros LLC ISBN 978-1-937317-01-0. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  5. (Ingelesez) rollo. (2013-02-16). «The BRIT Awards 1989» Music for stowaways (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  6. The Virgin encyclopedia of popular music. (Concise ed. argitaraldia) Virgin in association with Muze Inc 1997 ISBN 1-85227-745-9. PMC 38189417. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  7. (Alemanez) W-Festival | Tanita Tikaram. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]