Tannenberg Operazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tannenberg Operazioa
Irudia
Motamasa hilketa
Denbora-tarte1939ko iraila - 1940ko urtarrila
KokalekuGeneral Government (en) Itzuli
HerrialdeaPolonia
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Pertsona hilak20.000

Tannenberg Operazioa (alemanez: Unternehmen Tannenberg) Alemania Naziak poloniarren aurka egindako erailketa masibo plan baten kode-izena izan zen[1]. Tiroz eraildakoak proskripzio zerrenda beltz baten bidez aukeratu ziren (Sonderfahndungsbuch Polen); zerrenda hori Gestapok osatu zuen Polonia inbaditu aurreko bi urteetan[2].

Zerrenda sekretuak Poloniako eliteko 61.000 kide baino gehiago identifikatu zituen: ekintzaileak, intelligentsia, unibertsitateko ikerleak, klerikoak, aktoreak, ofizial ohiak eta beste batzuk. Guztiak atxilotu eta tiroz erail beharrekoak ziren. Polonian bizi zen gutxiengo alemaniarreko kideek zerrendak prestatzen lagundu zuten. Gutxi gorabehera 20.000 pertsoa inguru erail zituzten 760 exekuzio masibotan[3][4].

Tannenberg Operazioarekin batera, ospitaleratutako pazienteak eta pertsona heldu ezinduak tirokatu eta gaseztatu ziren, Aktion T4 programa zabalagoaren barruan.[5]

Aplikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exekutatu aurretik Volksdeutscher Selbstschutz erakundeko kideek zaindutako Bydgoszcz-ko irakasle poloniarrak

Adolf Hitlerren aginduei jarraituz, unitate berezi bat sortu zen Reicheko Segurtasun Bulego Nagusian (Reichssicherheitshauptamt). Zenbait Einsatzgruppen unitate zuzentzen zituen, Gestapo, Kripo eta Sicherheitsdienst (SD) ofizialekin eta gizonekin osatuak, teorikoki Wehrmacht (indar armatuak) jarraitzeko helburuarekin okupatutako lurraldeetan. Haren egitekoa zen, gerra hasi aurretik konpilatu zen bezala, proskripzio-zerrendetan zeuden pertsona guztiak aurkitzea eta atxilotzea. Plana 1939ko maiatzean amaitu zuen Poloniako II. P Bulego Zentralak.[6]

Ekintzaren lehen fasea 1939ko irailaren 1ean gertatu zen, eta Einsatzgruppenek egin zuen, Volksdeutscher Selbstschutz eta SA tokiko milizien laguntzarekin. Zerrendan agertzen ziren pertsona asko aurkitu eta zuzenean hil zituzten. Funtzionario batzuk jo eta mutilatu egin zituzten. Haurdun zeudenak ere ez ziren salbatu[5].

Ospitaleratutako pazienteen sarraskiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SS zaharraren eraikina, Iłowo-Osadako Soldau kontzentrazio-eremuan; SS-Sonderkommando Lange-k gas-furgonetaren lehen esperimentuak bertan egin zituen Poloniako ospitaleetako pazienteak erabiliz..

Poloniako elitearen sarraskiaren ondoren, Poloniako ospitaleetako pazienteak Einsatzgruppe VI gizonek hil zituzten Warthelanden (Wielkopolska). Erich Naumannen agindupean zegoen Herbert Langek zuzendu zituen. Handik gutxira, Chełmnoko sarraski-esparruko komandante izendatu zuten.[7] 1940. urtearen erdialdean, Langek eta bere gizonek 1.100 paziente inguru hil zituzten Owińskan, 2.750 Kościanen, 1.558 gaixo eta 300 poloniar Działdowon, lepoaren atzealdean tiroz; beste ehunka poloniar erail zituzten Fort VIIn Einsatzwagen bat erabilita, gas-ganbara mugikor bat, baita gaseatzeko bunker batean, lehen aldiz bertan garatua.[8]

Peter Longerich historialariaren arabera, ospitaleko sarraskiak Einsatzgruppenen ekimenez egin ziren, ez baitzituen Himmlerek antolatu.[9] Tannenberg Operazioan zehar egindako poloniarren hilketa masiboan Langek izandako esperientzia izan zen Ernst Damzog Sicherheitspolizeiko komandanteak SS-Sonderkommando Langeren buru jartzeko arrazoi nagusia, beranduago Łódźeko Ghettoaren deuseztapen osoa egingo zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Skinner, Alex. (2022). In the shadow of Auschwitz: German massacres against Polish civilians, 1939-1945. (English-language edition. argitaraldia) Berghahn Books ISBN 978-1-80073-089-2. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  2. (Alemanez) «Unternehmen Tannenberg» Der Spiegel 1979-08-19 ISSN 2195-1349. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  3. Lazar, Seth. (2015). Sparing civilians. Oxford university press ISBN 978-0-19-871298-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  4. Bloxham, Donald; Gerwarth, Robert. (2011). Political violence in twentieth-century Europe. Cambridge University Press ISBN 978-1-107-00503-7. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  5. a b (Polonieraz) Semków, Piotr. (2006). «Martyrologia Polaków z Pomorza Gdańskiego w latach II wojny światowej» IPN Bulletin (Institute of National Remembrance) (8-9): 46-48. ISSN 1641-9561..
  6. Peter Longerich (2012), War and Settlement in Poland.
  7. Artur Hojan; Cameron Munro. (2015). «Nazi Euthanasia Programme in Occupied Poland 1939-1945» Overview of the liquidation of the mentally ill during actions on the Polish territory (1939-1945) (The Tiergartenstrasse 4 Association, international centre for the documentation, study and interpretation of Nazi crimes) Nazi Euthanasia in European Perspective conference, Berlin, Kleisthaus, Feb. 28-30, 2013.
  8. Holocaust Research Project.org. (2007). «Lange, Herbert; SS-Hauptsturmführer» Chelmno Death Camp Dramatis Personae (Holocaust Education & Archive Research Team).
  9. Longerich 2012, p. 430.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]