Zuñiga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zuñiga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Zuñigako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Zúñiga.svg Zúñiga
Alkatea Pedro María Oteitza Díaz
(CUZ)
Posta kodea 31284
INE kodea 31265
Herritarra zuñigar
Kokapena
Koordenatuak 42° 41′ 35″ N, 2° 18′ 01″ W / 42.6930374°N,2.3004117°W / 42.6930374; -2.3004117Koordenatuak: 42° 41′ 35″ N, 2° 18′ 01″ W / 42.6930374°N,2.3004117°W / 42.6930374; -2.3004117
Zuñiga hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Zuñiga
Zuñiga
Zuñiga (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,86 km2
Garaiera 572 metro
Distantzia 71 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 104 biztanle
% 63,79 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 36,21
Dentsitatea 8,77 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 23,7
Zahartze tasa[1] % 15,72
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 66,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 18,75 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 15,73 (2010)
Euskararen erabilera %  1,5 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.zuniga.es/

Zuñiga[2] Nafarroako mendebaldean dagoen udalerri txikia da, Arabako mugan dagoena Kanpezutik gertu mendebaldean eta Lana ibar nafarratik ekialdean. 104 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuñigako Alderik zaharreneko eraikuntzak.

Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean kokatzen da Arabako mugatik gertu. Herrira heltzeko NA-132 errepidea hartu behar da Lizarra-Gasteiz norabidean eta ondoren Acedotik 6 kilometrora dagoen errepidea hartu.

Zuñigak, Mues, Sorlada Lana eta Piedramillerarekin batera, Montejurrako Mankomunitatea osatzen du.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuñigako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Herri txikia izan arren, 2008ko erroldaren arabera, etorkin gehien dituen Nafarroako herria da, guztira 44 zuñigatar dira atzerrian jaioak (biztanleriaren %28,03a)

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, 2007an Zuñigako alkate kargurako Agrupación Electoral de Zúñiga (AEZ) taldeko José Manuel González Ruiz de Zuatzu; bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen boto zuririk izan eta baliogabeko bakarra (%0,78). Abstentzioa %12,84koa izan zen.

Zuñigako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jose Manuel Gonzalez Ruiz de Zuatzu (AEZ) 79 Bai
Jesus Antonio Diaz Gallastegi (AEZ) 77 Bai
Bozhidar Yordanov Dimitrov (AEZ) 74 Bai
Pedro Miguel Cubillas Zurbano (AEZ) 72 Bai
Pedro María Oteitza Díaz (PSN) 51 Bai

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Unitaria de Zúñiga. Alkatetza aurreko agintaldian PSNko zinegotzi bakarra izan zen Pedro María Oteitza Díazen eskuetan geratu zen eta ordura arteko alkatea zinegotzi bihurtu zen zerrenda beraren baitan[3][4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea frontoiaren plaza berean dago. XVIII. mendean eraiki zen eta gaur egungo itxura 1983 birmoldaketa sakonetik dator. Urte hartan eraikinaren kanpoaldea zein barrualdea berriztu zuten. Behe solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, hiru fatxadetako batek, frontoiaren horma lanak egiten ditu.

Fatxada nagusia harlankaitzezkoa da eta eraikinaren estiloa inguruko etxeen estiloarekin bat doa. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta Zuñigako udaleko idazkaria Mendazako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Frontoiaren Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 José Manuel González Ruiz de Zuatzu Indep.
2007-2011 José Manuel González Ruiz de Zuatzu AEZ
2011-2015 Pedro María Oteitza Díaz CUZ

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montxo Armendariz zuzendariak 1982an "Tasio" pelikula egin zuen, bertan ikazkinen bizimodua kontatuz. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsona baten bizitzan oinarriturik egon zen filma. Film hau famatua da estatu mailan.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuñiga "Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuñiga Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa