Tatrak
Itxura
| Tatrak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Gerlachovsky stit |
| Garaiera | 2.654 m |
| Mota | mendikatea eta mesoregion (en) |
| Azalera | 786 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 49°12′02″N 19°58′26″E / 49.2006°N 19.9739°E |
| Honen parte da | Western Carpathians (en) |
| Mendikatea | Fatra-Tatra Area (en) |
Tatrak edo Tatra mendiak[1] (polonieraz eta eslovakieraz: Tatry; hungarieraz: Tátra) Polonia eta Eslovakiaren arteko muga naturala egiten duen mendilerroa, eta Karpatoetako mendigunerik garaiena da. 750 km²ko azalera dauka, gehiena (600 km²) Eslovakian. Gailurrik garaiena ere, Gerlachovsky stit (2.655 m), Eslovakian dago. Tatra mendietako ipar-mendebaldean dagoen Rysy (2,499 m), berriz, Poloniako puntu gorena da.
Tatrak alpetar orogenian eratu ziren. Paisaiak Alpeetakoaren antza dauka, baina garaiera apalagoarekin. Mendigunea horrela banatzen da:
- Mendebaldeko Tatrak (eslovakieraz: Západné Tatry, polonieraz: Tatry Zachodnie)
- Ekialdeko Tatrak (eslovakieraz: Východné Tatry, polonieraz:Tatry Wschodnie)
- Tatra Garaiak (eslovakieraz: Vysoké Tatry, polonieraz: Tatry Wysokie)
- Belianske Tatrak (eslovakieraz: Belianske Tatry, polonieraz: Tatry Bielskie)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
