Taufa'ahau Tupou IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Taufa'ahau Tupou IV.a
Crown Prince Taufa’ahau.jpg
9. Prime Minister of Tonga

1949ko abenduak 12 - 1965eko abenduak 16
Solomone Ula Ata - Tu'i Pelehake
monarch of Tonga

1965eko abenduak 16 - 2006ko irailak 10
Sālote Tupou III - George Tupou V
Bizitza
Jaiotza Royal Palace1918ko uztailaren 4a
Herrialdea  Tonga
Heriotza Auckland2006ko irailaren 10a (88 urte)
Familia
Aita Viliami Tungī Mailefihi
Ama Sālote Tupou III
Ezkontidea(k) The Honourable
Halaevalu Mataʻaho ʻAhomeʻe
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Sydneyko Unibertsitatea
Lanbidea
Jasotako sariak

Taufa'ahau Tupou IV.a (Nuku'alofa, Tonga, 1918ko uztailaren 4a - Auckland, Zeelanda Berria, 2006ko irailaren 10a) Tongako erregea izan zen, Salote Tupou III.a erreginaren eta Uiliami Tungieta uharteko lehen ministroaren semea.

Ikasketak Newington eskola metodistan egin zituen, Hegoaldeko Gales Berrian. Ekonomia eta legeak ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean. 1942an Hezkuntza Ministerioan izan zen, eta ondoren Osasun Ministerioan. 1949an lehen ministro izendatu zuten, eta aldi berean, Kanpo Arazoetako ministro eta Nekazaritzako ministro ere izan zen. Kargu horiek 1965. urtera arte izan zituen. Urte horretan erregina hil zen, eta berak hartu zuen haren lekua. Agintean egon zen bitartean, Tongak erabateko burujabetasuna lortu zuen (1970), baina gobernu-sisteman ez zen oinarrizko aldaketarik izan. Tupou IV.ak hainbat domina jaso zituen, horien artean Alemaniako Errepublika Federalak ematen zuen Merituaren Ordenakoa (1978).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taufa'ahau Tupou IV.a Aldatu lotura Wikidatan