TeleBilbao
TeleBilbao | |
---|---|
Jabea | Local Media |
Emisio eremua | Bizkaia |
Hasiera data | 1992 |
Egoitza | Aita Larramendi kalea 3 Ametzola, Bilbo |
Baliagarritasuna | Analogikoa LTD |
www.telebilbao.es |
TeleBilbao 1992an sortu zen Bizkaiko tokiko telebista katerik garrantzitsuenetarikoa da. Bere bulego zentrala Bilboko Ametzola auzoan dago, Aita Larramendi kaleko 3. zenbakian. Bere programazioa inguruko eremuetan gertaturiko ekintzei mugatzen da; teleberriak, kirol kanalak, tertuliak, kronika soziala, musika... dira bere 21 langileek posible egiten dituzten gaiak.
Local Media Espainian sortu zen lehenengo kate lokala da eta 10 urte baino gehiagoko esperientziaz gozatzen du. Espainiako hiriburu garrantzitsuenetatik sakabanatuta ditu bere eraikinak eta zenbait kate inportanteek osatzen dute, horien artean, TeleBilbao.
TeleBilbao ikusteko ez dira ordaindu beharreko kateak kontratatu behar, doako kanala baita. Gaur egun, LTDn ere eskuragai dago betiko eduki berdinekin.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) TeleBilbaoren webgunea.