Tele7

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tele 7» orritik birbideratua)
Tele7
Tele7
JabeaGrupo Tele7
Hasiera data1995
EgoitzaErrotabarria Kalea, 1, Barakaldo (Bizkaia)
Kate senidea(k)Radio7
https://tele7.tv/

Tele7 Bizkaiko Ezkerraldeko telebista da, nahiz eta haren seinalea gaur egun Eskuinaldera eta Bilbora ere ailegatzen den. 1995. urtean sortu zen. Hasieratik gaztelaniaz lan egiten dute nahiz eta albistegien zati txiki bat euskaraz ematen duten.

Tele7 telebista katea Grupo Tele7ko kide da. Radio7 irrati katea ere talde berekoa da. Bi hedabide hauek egoitza hasieratik Barakaldoko Lutxana auzoan izan dute, konkretuki Errotabarria kalearen 1 zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tele7 hedabidea, Radio7rekin batera, 1995. urtean sortu zen, Ezkerraldeko biztanleentzat eta meatzaldekoentzat tokiko hedabide bat egiteko helburuarekin. 2002. urtetik aurrera bere seinalea Ibaizabal ibaiadarreko eskuinaldera ere ailegatu zen.

Nahiz eta 1995. urtean hasi zituen Tele7k bere lehenengo emanaldiak, 1998. urtera arte ez zuen egun osoko emanaldirik eman. 1998. urteko udan hasi zuen Tele7k 24 orduko emanaldi osoa eta, horrela, egun osoan zehar emititzen hasi zen.

Hortik aurrera, Tele7k beti jarri izan du lehentasuna Bizkaiako Ezkerraldean gertatutako ekintzetan (kultur ekintzak, politika, jaiak, kirola...).

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta hasieran Tele7k beste kate batzuekin partekatze zuen bere programazioa, 2010. urtetik haien saio propioak ematen dituzte eta ez dute Bizkaiko edo Kantabriako beste telebistekin saiorik partekatzen.

Bere saiorik ezagunenak dira Objetivo Bizkaia eta Protagonistas. Ezkerraldeko herrietako jaiei buruzko saio bereziak ere egiten ditu Tele7k,.Adineko pertsonei zuzendutako saioa ere badute: Palabras Mayores. Bestalde, Tele7k bere sorreratik konpromezua izan du Ezkerraldeko kirolarekin eta astean behin futbol partidu bat ematen du eta beste kirol batzuetako taldeen partiduak ere ematen dituzte zuzenean (Trapagaran Eskubaloia, Universitario Bilbao Rugby …). Bestalde, astelehenero 20:30etan Nuestro Futbol saioa ematen dute. Saio honetan, zonalde osoko taldeen laburpenak ematen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]