Ibaizabal Telebista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau telebista kateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibaizabal (argipena)».

Ibaizabal Telebista 2008an Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkarteak Bilboaldean abian jarri zuen internet bidezko telebista kate herrikoia da. Euskara hutsean igortzen du eta borondatezko lanean oinarriturik eraikitzen du bere programazioa. Parte-hartze irekiko egitasmoa da eta behetik gora eraikitako bestelako telebista eredua du helburu. Tokiko telebista izaki, herritarrengandik hurbil egotea eta herritarren tresna gisa funtzionatzea du xede. Horretarako, ikus-entzuleen etengabeko feedback edo iradokizunak jasotzeko bideak abian dituelarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]