Edukira joan

Terceira uhartea

Koordenatuak: 38°44′N 27°19′W / 38.73°N 27.32°W / 38.73; -27.32
Wikipedia, Entziklopedia askea
Terceira uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSerra de Santa Bárbara (en) Itzuli
Garaiera1.022 m
Motauharte
Luzera29 km
Zabalera17,5 km
Azalera396,75 km²
Geografia
Map
Koordenatuak38°44′N 27°19′W / 38.73°N 27.32°W / 38.73; -27.32
UTC orduaAtlantikoa/Azoreak
Honen parte daAzoreetako artxipelagoa
KokapenaOzeano Atlantikoa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaAzoreak

Terceira uhartea Azoreetako (Portugal) erdialdeko uhartea da: 403 km²-ko azalera du eta 2011n, 54.996 biztanle zituen. “Ilha Lilás” (Uharte moreak) ezizena ematen zaio eta uhartediko handienetako bat da.

Bertako bi udalerri edo kontzejuak Angra do Heroísmo eta Praia da Vitória dira. Angra do Heroísmo Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1983an.

Elkarrekin dauden lau sumendik osatzen dute uhartea, lauak ere Terceirako Rift egituraren inguruan kokatzen direnak. Honako hauek dira sumendiak:

  • Cinco Picos: Sumendi zaharrena da, aktibitate handieneko garaia duela 370-380.000 urte izan zuen. Kraterra lur aberatsezko lautada bihurtu da.
  • Guilherme Moniz: Duela 270.000 urte hasi zen lanean eta azken aktibitatea k.a. 44 urtean izan zuen. Punturik altuena 623 metrotan du.
  • Pico Alto: Guilherme Moniz sumendiaren zati berriena da. Aktibitate handiena K.a. 9000-1000 urte artean izan zuen.
  • Santa Barbara: Duela 29.000 urte hasi zuen aktibitatea eta oraindik ez da itzali. Uharteko punturik garaiena du, 1.023 metroan.

Kostaldetik urrunduz gero, Terceirako paisaia muinotsua basati mantendu da eta erreserba naturala izendatuta dago.

2000 urteko hilobiak aurkitu dira; beraz, badirudi finkalekuak izan zirela, XV. mendean portugaldarrak iritsi aurretik. Angelino Dalorto-k Irlandatik mendebaldera zeuden "Bracile" uharteak marraztu zituen 1325an, hortik sortu zen mendebaldeko "Brasil" herri mitologikoaren kondaira, eta 1436ko mapa veneziar batean Brasil uhartea marrazturik dago. Aurkikuntza ofiziala, baina, Vicente de Lagos marinelak egin zuen 1445eko urtarrilaren 1ean eta Ilha de Jesus Cristo izena eman zion. Gerora, "Terceira" izena nagusitu da, Azoreetan aurkitu zen hirugarren uhartea izan baitzen.

Jácome de Bruges flandriarrak —Henrike Nabigatzailearen zerbitzuan zebilen— Herbehereetako nekazari, arrantzale eta merkatariak eraman zituen, Azore uharteak kolonizatzeko.

XVI. mendean Ekialdeko Indietarako geldiune garrantzitsua bihurtu zen eta kaia karabela eta galeoiez beteta egon ohi zen. Elizak, komentuak, jauregiak eta gotorleku militarrak eraiki ziren. Guimarãesko noblea zen Pero Anes do Canto (1480-1556) izan zen Terceira uharteko gotorlekuen agintaria eta Portugalgo koroak titulu heredagarria bihurtu zuen, Canto familia beraz hirurehun urtetan uharteko nagusia izan zen.

1980ko urtarrilaren 1ean lurrikara izan zen eta Angra do Heroísmok kalte handiak jasan zituen. Herria lau urteren buruan berriztu zuten eta 1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]