The Collector (1965eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Collector (1965eko filma)
Filma
Jatorrizko izena The Collector
Urtea 1965
Generoa crime thrillerra Itzuli
film dramatikoa
lan literario batean oinarritutako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa eta zuri-beltzekoa
Narratibaren kokalekua Ingalaterra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) William Wyler
Gidoigilea(k) Terry Southern Itzuli
John Kohn Itzuli
Stanley Mann
[[Kategoria:Terry Southernek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:John Kohnek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Terence Stamp
Samantha Eggar
Mona Washbourne
Edina Ronay
Kenneth More

[[Kategoria:Samantha Eggarrek Itzuli antzeztutako filmak]]


Bestelako lanak
Musikagilea Maurice Jarre
Argazki-zuzendaria Robert Krasker
Robert L. Surtees
Sariak
Kanpo loturak

The Collector (euskaraz Bildumatzailea) 1965eko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren filma da. Filma hau Erresuma Batua eta Estatu Batuen arteko ekoizpena izan zen, John Fowles idazlearen izen bereko The Collector best-seller eleberriaren zinemarako egokitzapen bat izan zelarik.

Soinu-banda aldiz, Maurice Jarre frantziar musikagile ospetsuak konposatu zuen.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freddie (Terence Stamp) mutil gazte lotsati, barnerakoi eta bakartia da, bere zaletasun bakarra tximeletak ehizatu eta bildumatzea da, gainera banketxe batean lanean zegoela loteriako saria irabazi eta dirutza baten jabe egin da.

Freddie kalean dabilela Miranda (Samantha Eggar) arte ikaslea ederrari so egin eta berarenganako erakarpena sentituko du. Egunero furgonetaz kaleetan barrena jarraitzen dio, bere ordutegiak aztertuz, eta egun batez bahitzea erabakiko du.

Asmo horrekin loterian irabazitako diruarekin Ingalaterrako landan isolaturik dagoen jauretxe bat erosiko du. Neska gazteari kalean barna jarraitu eta inor ohartu gabe drogatu, lokartu eta bahitu ondoren jauretxera eramango, xede horretarako egokitu duen bertako sotoan gordez.

Miranda, erabat izutua eta etsitua dago, bere bahitzailearengadik ihes egiten alferrik saiatuz, askatasuna lortzeko asmoz mutil gaztea berarekiko liluratu edo erakartzen ere saiatuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma honek Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Zuzendari onenaren sarirako, Emakumezko aktore onenaren sarirako (Samantha Eggar) eta Egokitutako gidoi onenaren sarirako, halere ez zuen horietako bat bera ere irabaztea lortu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]