Roman Holiday

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roman Holiday
Audrey Hepburn and Gregory Peck in Roman Holiday trailer.jpg
Filma
Jatorrizko izena Roman Holiday
Urtea 1953
Generoa komedia erromantikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 113 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Erroma
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) William Wyler
Gidoigilea(k) Dalton Trumbo
Ian McLellan Hunter
John Dighton


Antzezlea(k)
Gregory Peck
Audrey Hepburn
Eddie Albert
Tullio Carminati
Paolo Carlini
Claudio Ermelli
Paola Borboni
Tania Weber
Arlette Poirier
Laura Solari
Harcourt Williams










Ekoizpena
Ekoizlea William Wyler
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Robert Swink
Ekoizpen-diseinatzailea Hal Pereira
Bestelako lanak
Musikagilea Georges Auric
Argazki-zuzendaria Henri Alekan
Franz Planer
Jantzi-diseinatzailea Edith Head
Sariak
Kanpo loturak

Roman Holiday (euskaraz Erromatar Oporraldia) 1953ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako amodiozko komedia filma da. Gregory Peck, Audrey Hepburn, Eddie Albert, Hartley Power, Harcourt Williams eta Margaret Rawlings aktoreek antzeztu zuten.

1953ko Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Audrey Hepburn), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Edith Head) eta Argumentu onenaren Oscar Saria (Dalton Trumbo) irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erromarako bisitaldi batean, Erdialdeko Europako herrialde bateko Anne (Audrey Hepburn) printzesa gazteak, bere karguari dagozkion protokolo eta betebeharrez nekaturik, jauregitik ihes egin eta ezkutuan hirira joan da. Bertan Joe (Gregory Peck) ezagutu du, albiste handi baten bila dabilen estatubatuar kazetaria, printzesa nor den ez dakielako itxura egiten duena. Bikoteak elkarrekin hiriko hainbat txoko ezagutuz egun ahaztezin eta erromantikoak igaro ditu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegi a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Holiday