The Shining (eleberria)
The Shining | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen King (mul) (1977) |
Argitaratze-data | 1977ko urtarrilaren 28a |
Generoa | Beldurrezko eleberria Eleberri gotikoa |
Jatorrizko izenburua | The Shining |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Doubleday (mul) |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 447 |
ISBN | 978-0-385-12167-5 |
OCLC | 812541945 |
Euskaraz | |
Izenburua | Distira |
The Shining (euskaraz Distira) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1977ko urtarrilaren 28an Doubleday argitaletxeak argitaratu zen.
2013an Kingek Doctor Sleep izeneko jarraipena argitaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]REDRUM. Hori zen Dannyk ispiluan ikusitako hitza. Eta nahiz eta irakurtzen jakin ez, izuaren mezua zela laister asko ulertu zuen. Bost urte zituen, eta adin horretan haur gutxi ohartzen dira ispiluek islada aldarazten dutela, eta are gutxiago errealitatea eta fantasia ezberdindu ere. Baina Dannyk bere fantasiak ispiluko distirarekin zerikusia zutela eta benetazko bilakatuko zirenaren frogak zituen: REDRUM... MURDER, hilketa.
Dannnyren ama dibortzioan pentsatzen ari zen, eta aita berriz, heriotza eta suizidioa bezalako gauza txarrekin guztiz obsesionatua zegoen, hortaz, Coloradoko mendietan kokatutako luxuzko hoteleko zaintzailea izateko proposamenari ezin zion inolaz ere muzin egin, sei hilabetez elurpean eta isolaturik egon ohi zen ehun gela baina gehiagoko hotela. Udaberrian izotz eta elurrak hurtzen hasi arte hiruak hotelean bakar-bakarrik egongo ziren. Bakarrik?...
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Shining (filma): 1980an Stanley Kubrickek zuzendu eta Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloyd eta Scatman Crothers aktoreek antzeztu zuten.