Nina Dobrev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nina Dobrev
Nina Dobrev, 2012.jpg
Bizitza
Izen osoa Nikolina Konstantinova Dobreva
Jaiotza Sofia1989ko urtarrilaren 9a (28 urte)
Herrialdea  Bulgaria
 Kanada
Talde etnikoa Bulgariarra
Hezkuntza
Heziketa Ryerson University
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
bulgariera
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea eta modeloa
IMDb nm2400045
http://www.ninadobrev.com/

Nina Dobrev (Nikolina Konstantinova Dobreva, bulgarieraz: Николина Константинова Добрева, jaioa; Sofia, Bulgaria, 1989ko urtarrilaren 9a) bulgariar aktorea da. Ezaguna da Mia Jones bezala Degrassi: The Next Generation telesailean eta Elena Gilbert/Katherine Pierce/Amara bezala The CW The Vampire Diaries telesailean egindako lanengatik.

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dobrev  People's Choice Awards sarietan 2012an.

Nina Dobrev Kanadara joan zen bi urtekin eta Toronton bizi da. Bere izena, Nina, bere benetako izenaren lehenengo eta amaierako bi silabetatik dator (Nikolina) eta bere abizena, Dobrev, benetan Dobreva da, Bulgarian, amaren abizenari  -a desinentzia agregatzen zaio. Gaztetik artearenganako interesa erakutsi zuen: dantza, gimnastika, antzerkia, musika, ikuskizuneko arteak eta interpretazioa.

Arteen Ikastetxean ikasi zuen bere graduaziora arte. Bere unibertsitateko ikasketak Ryerson Unibertsitatean eta Toronton egin zituen, soziologian berezitu zelarik. 2008an bere ikasketak utzi zituen bere aktore karrerarekin jarraitzeko.[1]

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo pausuak telebistan egin zituen, publizitatean. Geroago, filmetarako audizioak egin zituen.

Fugitive Pieces eta Lejos de ella bezalako filmetan paperak izan zituen, baita Degrassi: The Next Generation telesailean. MTVrako film musikala egin zuen, The American Mall.

Dovrev The Vapires Diaries telesaileko aktoreekin, Ian Somerhalder eta Paul Wesley.

2007 eta 2008an Mia Jonesen papera interpretatu zuen Degrassi: The Next Generation telesailean.

2009tik Elena Gilberten papera interpretatzen du, baita Katherine Pierce eta Amararenak ere The CWko The Vampire Diaries seriean.

2009an papera txiki bat interpretatu zuen Chloe filmean.[2]

2012an Nicholas Braunekin rapeko abestiko bideo musikal bat grabatu zuen, SPF.[3]

2015ko apirilaren 6an, Dobrev adiaerazi zuen The Vampire Diaries utziko zuela.[4]

Nina aldizkari ugarietan ageri da mundu osoan:

Aldizkaria Urtea Lekua
Femenina 2013ko urtarrilean Txina
Seventeen Magazine 2012ko urrian AEB
Fashion Magazine 2012ko irailean
Ocean Drive 2012ko abuztuan
Nylon Magazine 2012ko otsailean
Joy Magazine 2012ko urtarrilean Serbia
Capricho Magazine 2011ko urrian Brasil
Joy Magazine 2011ko irailean Alemania
Cosmo Girl Turkia
Joy Magazine Bulgaria
Twist Magazine Polonia
Bravo Magazine 2011ko abuztuan
Glamour Magazine Bulgaria
Twist Magazine 2011ko maiatzan Polonia
Candy Magazine Filipinak
Teen Vogue 2011ko apirilean AEB
Seventeen Fitness (Special Issue) 2011ko otsailean
Flare Magazine Kanada
Seventeen Magazine 2011ko urtarrilean Mexiko
ELLE Girl Magazine 2010eko abenduan Errusia
Girl’s Life Magazine 2010eko urrian/azaroan AEB
Vse Zvezdy Magazine 2010eko urrian Errusia
TV Guide Magazine AEB
Saturday Night Magazine 2010eko irailean
Seventeen Magazine 2010eko abuztuan Malaysia
TV Guide Magazine 2010eko uztailean AEB
Jezebel Magazine 2010eko urrian
Seventeen Magazine 2010eko maiatzean Hegoafrika
Girlfriend Magazine Australia
Seventeen Magazine Singapur
Seventeen Magazine 2010eko apirilean AEB
Nylon Magazine 2010eko otsailean
Go Girl Magazine
TV Guide Magazine 2010eko urtarrilean
Elle Magazine 2009ko azaroan Bulgaria

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nina Dobrev 2012ko San Diegoko Comic-conean.

Bera eta bere ama Michaela elkar oso ondo moldatzen dira. Gainera anai bat du, bera baino zaharragoa, Alexander deitzen dena.

Ninak frantsesa, bulgariera eta ingelesa hitz egiten du.

Ian Somerhalderrekin ibili zen. Orain Austin Stowellekin ibiltzen da.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 Away from Her Monica
2006 Playing House Young Frannie
2007 How She Move Tall girl in the bathroom
2007 The Poet Rachel
2007 Fugitive Pieces Bella
2008 Repo! The Genetic Opera Nerabe adiktoa
2008 Mookie's Law Rosebella Film labur
2009 You Got That Light Neska Film labur
2009 Chloe Anna
2011 The Roommate Maria
2011 Arena Lori
2012 The Perks of Being a Wallflower Candace Kelmeckis
2014 Let's Be Cops Josie
2015 The Final Girls Vicki Summers

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2006–09 Degrassi: The Next Generation Mia Jones 52 atal
2007 Too Young to Marry Jessica Telefilm
2007 My Daughter's Secret Justine Dysert Telefilm
2008 The Border Maia 2 atal
2008 Never Cry Werewolf Loren Hansett Telefilm
2008 The American Mall Ally Shepherd Telefilm
2009 Degrassi Goes Hollywood Mia Jones Telefilm
2009 Eleventh Hour Grace Dahl "Eternal" atala
2009 Merry Madagascar Cupid the Reindeer (ahotsa)
2009–2015 The Vampire Diaries Elena Gilbert/Katherine Pierce/Amara Main Cast, Lead Role
2011 Family Guy Ahotsak "Trading Places" atala
2011 The Super Hero Squad Show Ellen (ahotsa) "This Man-Thing, This Monster!" atala
2014 The Originals Tatia "Red Door" atala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]